Netflix FR-n euskarazko film eta telesailak ikus daitezke

  • Pantailak Euskaraz herri ekimenak adierazi du “aurrerapauso" handia dela Frantziako Estauan ere Netflixek ikus-entzunezkoak euskaraz eskaintzea.

Netflix euskaraz. Argazkia: Itziar Luri Ekiza, @itziluri Twitterren.

2022ko abuztuaren 30ean - 11:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Netflix FR-k euskaraz filmak eta telesailak ikusteko aukera eskaintzen duela-eta, garaipena ez baina aurrerapausoa dela adierazi du Pantailak Euskaraz ekimenak. Bertako kideek Kazeta.eus hedabidearekin hitz egin dute: “Gure ustez, Netflix plataforma ohartu da ikus-entzunezkoak euskaraz ikusteko eskari erreala dagoela, besteak beste, hizkuntzaren normalizazioaren aldeko eragileek eta herri ekimenek urtean zehar egindako lanari esker, eta egoerari aurre hartu diotela, tokian tokiko hizkuntzetan edukiak eskaintzeko aurrerapauso bat emanez”.

Ikus-entzunezko batzuk euskaraz bikoiztuak daude eta beste batzuek azpidatziak dituzte. Honakoak dira audioa euskaraz dituztenak:

- Errementari

- Itsasoko Piztia

- Ninja Dordokak

- Anaia Robot Supererraldoiak

- Ollie Galduta

Eta euskaraz azpidatzita daudenak ondorengoak dira:

- Metal Jaunak

- Perph ibaiaz bestaldean

- Azken urtea

- Tartean

- Intertzeptorea

- Maitasuna eta izozkia

- 365 Egun

- Aukeratu edo hil

- Emily Parisen

- Eskandalua

- 365 Egun: Biharamunean

- Lehen Akatzea

- Boo, puta

- Pertsuasioa


Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 8
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.