Netflix Euskaraz ekimenaren sustatzaileek kezka handia erakutsi dute eta EITB komunikazio taldeak era horretako "ezohiko klausulak" ezartzea hizkuntzaren kaltetan "onartezina" dela azpimarratu dute. EITBko buruei ekoiztetxeekin sinatu dituzten akordioak publiko egiteko eta azalpenak egiteko eskatu dute.
Netflix Euskaraz-ek jakitera eman du euskal ekoiztetxe baten eskutik jakin dutela EITB klausulak ezartzen hasi dela euskal ekoizpenen euskarazko bertsioei. Horren ondorioz, litekeena da euskarazko bertsioa gainerako hizkuntzetako bertsioekin batera ez estreinatzea. Ekimenaren sustatzaileek kezka handia erakutsi dute: "Erronkari urgentziaz erantzuteko gai ez bagara, konponezina izan daiteke hizkuntzari denbora gutxian eragindako kaltea".
EITBko buruek asmo horiek "EITB 2030 estrategia" txostenaren aurkezpenean publiko egin izan dituzten arren, egitateen zain daudela esan dute Netflix Euskaraz ekimenaren sustatzaileek. Andoni Aldekoa EITBko zuzendariak publikoki adierazi zuen, aurrerantzean, euskal zinema-ekoizpenen finantziazio eskemetan hizkuntzaren gaineko baldintza ezartzeko asmoa zutela, euskarazko emanaldiak Primeran plataforman lehentasunez estreinatzeko, eta ekoiztetxeekin lehen hitzarmenak gauzatzen ari zirela.
Ekimenaren kideek prentsaurrekoan jakitera eman dutenez, otsailaren 10ean izan zuten klausula horien lehen ebidentzia, Unicorn Wars euskal ekoizpena euskarazko bertsiorik gabe estreinatu zenean Movistar Plus plataforman. Bilboko Uniko ekoiztetxearen eskutik jakin zuten euskarazko bertsioa ez jartzearen arrazoia zela EITBn lehentasunez estreinatuko zela.
Netflix Euskaraz-ek EITB komunikazio taldeak era horretako "ezohiko klausulak" ezartzea hizkuntzaren kaltetan "onartezina" dela azpimarratu du. "EITB sustatzen ari den neurri horrek herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ditu, bete-betean jotzen du euskararen eta euskarazko bertsioen sustapen eta zabalkundearen aurka, eta kaltea baino ez diote eragiten euskararen normalizazioari", gehitu dute sustatzaileek. Herritarren eskubideak urratzen dituztela adierazi dute, eta "itzelezko kaltea" eragiten diotela euskarari.
EITBko buruei ekoiztetxeekin sinatu dituzten akordioak publiko egiteko eta azalpenak egiteko eskatu dute:"Argi dezatela zer gertatu den Disney Plus-en jarri zuten Irabazi Arte! telesailaren lehen denboraldiarekin, Irati filmarekin ere berdina gertatuko ote den, eta aurrerantzean plataformetan estreinatzen diren euskal ekoizpenekin".
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta EITBren "arduragabekeria" ere salatu dute, eta Jaurlaritzak ikus-entzunezkoek "guztion bizitzetan eta hizkuntza ohituretan" duten eraginari arreta jarri behar diola azpimarratu dute, estrategiak kontsumo ohitura berrietara egokituz.
Uztailean onartu zen Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra Espainiako Kongresuan. Netflix Euskaraz-ek bezala, Pantailak Euskaraz, euskarazko hedabideen Hekimen Elkartea eta Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza guxtituekiko hainbat xedapenek bete gabe jarraitzen zutela salatu zuten. Are gehiago, Espainiako Gobernuari, RTVEri, Eusko Jaurlaritzari, EITBri eta streaming plataformei legea betetzeko eskatu die Kontseiluak.
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]