NBEk Frantziako Gobernuari galdegin dio hizkuntza gutxituen gainean duen jarreraz

  • Nazio Batuen Erakundeak “kezka” adierazi du Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen aurka hartutako erabakiarengatik, giza eskubideen kaltegarri izan daitekeelako.

Murgiltze ereduaren aldeko 2021eko ekaineko manifestazio bat, artxiboko irudian. / Argazkia: Sud Ouest, Youtube.

2022ko uztailaren 4an - 16:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gutun baten bidez azalpenak eskatu dizkiote Frantziako Gobernuari Nazio Batuen Erakundeko (NBE) hiru txostengilek. Hain zuzen, hizkuntza gutxituen gainean duen jarrera “kezkagarriari” buruz galdegin diote NBEko Fernand de Varennes gutxiengoen gaietako adituak, Alexandra Xanthaki kultur eskubideetako adituak eta Koumbou Boly Barry hezkuntza eskubideetako adituak, Berria egunkariak zabaldu duenez.

Txostengileen arabera, Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei kalte egin diezaioke Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen, alegia, hizkuntza gutxituen aldeko legearen, aurka egin izanak: pertsona horien identitateari, duintasunari, askatasunari, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari, zehazki. NBEko ordezkariek gogorarazi diote Frantziako Gobernuari murgiltze eredua dela hezkuntza eredurik “eraginkorrena” baldin eta elebitasuna lortu nahi bada, eta, 2021eko maiatzean horren aurka egin zuela Konstituzio Kontseiluak, Molac legearen “funtsezko” edukiak bazter utzita.

Halaber, agintariei ohartarazi diete nazioarteko hainbat hitzarmen sinatuta dituztela, eta “beldur” direla ea ez ote diren horiek errespetatzen hizkuntza gutxituei loturiko gaiei dagokienean. Horregatik guztiagatik, azalpenak eskatu dizkiote gobernuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!