EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak eta Telesforo Monzon laborategiak egindako Naziometroaren bigarren inkestaren arabera, eremu geografiko bakoitzak –EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriak– bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko lukeela uste dute hiru herritarretik bik.
1.201 elkarrizketa egin dira orotara. Araba, Bizakaia eta Gipuzkoan 589 inkesta egin dira, 405 Nafarroa Garaian eta 207 Euskal Hirigune Elkargoan. Bestalde, 778 inkesta erantzun dira online, eta 423 telefonoz.
Sei ataletan sailkatu dituzte txosteneko datuak. Ondorio nagusiak laburtuta jaso ditugu:
Lurraldea
Multzo handiena euskal herritarra eta espainiarra edo frantziarra sentitzen da Euskal Herrian (%26). Jarraian, oso gertutik (%24), soilik euskal herritar sentitzen direnak datoz.
Lehenengo neurketan bezala, oraingoan ere Euskal Herria kontzeptuaz galdetzean, aukeran jarri dira zazpi herrialdeak banan bana, norberak aukeratu zezan zeintzuk osatzen duten Euskal Herria. Bi erantzun nagusi jaso dira, inkestatuen hiru laurdenek aukeratuak: %41ak zazpi lurraldeak aipatu ditu eta %33ak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Euskal Herriaren existentzia bera ukatzen dutenak gutxiengoa dira (%3).
Neurketaldi honetan, online laginean, zazpi herrialdeez osatutako lurraldea nola izendatzen den galdetu dute. Jasotako erantzunen arabera, lurralde osoarentzat termino zabalduena "Euskal Herria" izan da (%51), ondoren "Euskadi" (%42), "País Vasco" (%32), "Pays Basque" (%18) eta "Nafarroa/Navarra/Navarre" (%14).
Euskal selekzioa
Herritarren %64aren iritziz, hiru administrazio eremuetako –EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko– jokalariek osatutako Euskal Futbol Selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialak jokatzeko aukera eduki beharko luke. Kontra daudenak %21 dira. Gehienek (%54) "ondo" edo "oso ondo" ikusten dute Euskal selekzioak Espainia edo Frantziako selekzioaren aurka lehiatzea nazioarteko lehiaketa ofizialetan. %72aren ustez, jokalariek eurek erabaki ahal izan behar lukete zein selekziorekin jokatu, Euskal selekzioarekin ala Espainia edo Frantziakoarekin.
Next Generation
Europak 140.000 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Estatura Next Generation proiektuaren bidez, COVID19-ak eragindako krisiari aurre egiteko. EAEri eta Nafarroari dagozkien zatiak nork negoziatu beharko lituzkeen galdetuta, gehienek (%66) gobernu autonomikoen alde egiten dute.
Etxebizitza
Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren gaia arazotzat ikusten dute hiru laurdenek (%71). Aldi berean, urte bateko epean, euskal herritarrentzat etxebitzitza edukitzeko (alokairuan edo erosiz) baldintzak zaildu egin direla iruditzen zaie ia hiru laurdenei (%74) eta mantendu egin direla beste laurden bati (%22). Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoan, herritarren %70ek betetzen ditu etxebizitza sozialarekiko sarbidea edukitzeko eskakizunak. Honakoa kontuan izanik, eskuragarritasuna bermatzeko egun egiten diren politikak "ondo" edo "oso ondo" baloratzen dituztenak %14 besterik ez dira. Euskal Hirigune Elkargoan bigarren etxebizitza erosteko ordun etxebizitza tasa emendatu beharko litzatekeela uste du %59k.
Nafarroak beste lurraldeekin harremanak sakontzeko eremuak
Lehenengo neurketan, Nafarroan borondate argia adierazi zen beste lurraldeekin harremanak indartzeko. Bigarren neurketan, galdetutako bost eremuetatik bakar batean ere ez da kontrakotasun argirik aurkitu; eta, alderantziz, aldekotasuna oso zabala izan da gehienetan. Bereziki osasun zerbitzuetan ikusi da begi onez harremanak indartzea (%57), baita harreman ekonomikoetan eta hezkuntzan ere (%55 eta %54, hurrenez hurren). Harreman kulturaletan %49koa izan da babesa eta euskararen sustapenerako %41ekoa.
Gobernantza ereduaren inguruko iritzia eta euskal estatuarekiko jarrera
Lurraldeen arteko harremanen inguruko balorazioa: Euskal Herriko erkidego bakoitzaren oinarrizko erakunde-arauez galdetu denean, lehenengo neurketako joera errepikatu da: euskal herritar gehienak pozik agertzen diren arren (%58), horrekin ase ez eta harago joan nahi dute. Izan ere, bigarren neurraldiko datuen arabera, %20k bakarrik adierazten du oraingo egoerarekin konforme dagoela, eta gainerakoek zerbait aldatu nahi dute. Aldaketa bilatzen dutenen artean, multzo nagusiak (%34) erabakitzeko eskubidea jasoko lukeen estatu edo araudi bat nahiko luke, eta beste ia heren batek (%29) eskumen gehiago luketen erkidegoez osatutako estatua.
Erabakietan parte-hartzeko nahia: Herritarrek oro har gobernantza eredu demokratiko eta parte-hartzaileagoak babesten dituzte. Lehenengo neurketan bezala, galdegaiaren arabera babes gehiago edo gutxiago jasotzen da, baina gehienek nahi dute erabakietan parte-hartu kasu guztietan: bizi diren hiri/herriko eguneroko arazoez %78k, haien lurraldeko gai sozial, ekologiko eta ekonomikoekin zerikusia duten edukiez (aurrekontu publikoak, zerga politika eta abar) %73k eta haien lurraldeko etorkizun politikoaz %67k. Berdin gertatzen da lurralde bakoitzak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea eduki beharko lukeen edo ez galdetzean.
Euskal Estatuaren inguruko jarrera: “Zein neurritan zaude ados Espainiatik / Frantziatik independizatzearekin?” galderan, gehienak kontra agertzen dira (%42 guztira, "desados" %25 eta "oso desados" %17). Alde agertzen dira %27 ("ados" %14 eta "oso ados" %13). Aldiz, galderari adostasun politikoko kontestu bat jartzen zaionean (“alderdi politiko guztiek edo gehienek adostu dute Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitea eta Madrilek/Parisek onartu du, beraz erreferenduma guztiz ofiziala eta onartua da”) eta Euskal Estatuarengatik galdetzen denean, alderantzizkoa da emaitza: Euskal Estatuaren alde %40 agertzen da eta kontra %30.
Euskal Estatu propioaz hitz egiten entzuteak zer sentimendu sortarazten dituen galdetzean, ziurgabetasuna izan da nagusi (%24k sentimendu hori du), interesa eta ilusioa jarraian (%22), itxaropena (%20), beldurra (%19) eta azkenik indiferentzia (%18).
Euskal Estatu baten bideragarritasun ekonomikoaz galdetzean, multzo nagusiak (%34) bideragarria ikusten du eta bideragarria ez litzatekeela izango uste dutenak %26 dira. Erronka sozialei erantzuteko orduan izango lukeen gaitasunari dagokionez, %32k uste du Euskal Estatu batek egun dauden erronka ekonomiko eta sozialei hobeto erantzungo liekeela Espainiaren edo Frantziaren barruan egonda baino.
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.