NBEk presoak askatzeko eskatu du, kartzelen segurtasun eza argudiatuz

  • Kartzelek segurtasun neurriak babestu ezin ditzaketela, eta batez ere arrisku taldeetako presoak eta preso politikoak askatzeko eskatu die Estatuei. Horrez gain, adierazi du konfinamendua betetzen ez dutenentzako “azken neurria” izan beharko litzatekela kartzela.

Michelle Bachelet Nazio Batuen Erakundeko Goi komisarioa.

2020ko martxoaren 26an - 09:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Koronabirusa kartzeletan “masiboki” hedatu daitekeela esan du Michelle Bachelet Nazio Batuen Erakundeko (NBE) goi komisionatuak, zentro horietan segurtasun tarteak mantentzea edo presoak isolamenduan jartzea “ezinezkoa” dela argudiatuz.

Hori horrela, zenbait presoren kaleratzeak proposatu ditu; delitu txikiak dituztenak, arrisku taldeetan daudenak eta preso politikoak. Azken horiei buruz adierazi du “oinarri legal nahikorik gabe” atxilotutako pertsonak kaleratzeko ordua dela: “beraien artean preso politikoak eta ideia kritiko edo disidenteak adierazteagatik atxilotutakoak”.

Bestalde, kezkatuta agertu da neurri berriek presoekiko izango duten eraginarekin. Bisitak bertan behera uzteak gatazkak sor ditzakeela aurreikusita neurri alternatiboak proposatu ditu, bideokonferentzia bidez edo beste motatako komunikazioa ahalbidetzen dutenak.

Gehitu du konfinamendua ez betetzeagatik atxilotzea “azken neurria” izan behar dela, izan ere “seguraski kartzeletako egoera larriagoa bilakatuko da eta ez dute lagunduko gaixotasunaren hedapena gelditzen”.

Michelle Bacheleten adierazpen horiek NBEk agindutako neurri berrien ostetik etorri dira. Nazio Batuen Erakundeak 2.000 milioi dolar bideratuko dituela adierazi du, Hego Amerika, Asia, Afrika eta Ekialde Hurbileko 51 herrialdetan banatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!