Navarra Sumak Iruñeko Hiriartea proiektua bertan behera uztearen kontra agertu dira kultura arloko hainbat langile

  • Iruñeko Udal Gobernuak Hiriartea kultura garaikideko zentroaren proiektua bertan behera uzteko erabakia hartu zuen azaroaren amaieran. Erabaki horren aurrean, “Utzi sortzen” ekimenaren bidez atxikimenduak jasotzen hasi dira proiektuak martxan segi dezan.


2019ko abenduaren 19an - 16:47
Aurreko legealdian jarri zen abian Hiriartea proiektua, Iruñean kultura garaikideko zentro bat abian jartzeko asmoz (argazkia: Euskalerria Irratia).

“Iruñean kultura garaikideko zentro publiko bat sustatzea ezinbestekoa dela uste dugu, batez ere, sektore prekarizatu eta egiturazko gabezia asko dituen sektore baten eskaerei erantzuteko duen ahalmenagatik”, irakur daiteke Hiriartea proiektuaren alde argitaratu duten testuan. Idatzia bultzatu duten kultura arloko langileen ustez, Iruñeko Udalak hartu duen erabakiak ez ditu kontuan hartzen hiriko sektore kulturalek dituzten beharrak. Ez hori bakarrik, “lehiaketa publiko bidez onartutako profil kualifikatuko lanpostuak” desagerrarazten ditu.

Herritarren atxikimendua galdegiten duen dokumentu honek adierazten duenez, kultura-proiektuek “egutegi politikoekin zerikusirik ez duten denborak behar dituzte”, baina Enrique Maya buru duen Udal Gobernuak ez du kultura “ondasun komun gisa” ulertzen, ezta “guztien eskubide gisa” ere.

“Administrazio publikoko beste sektore batzuetan, esaterako, osasuna, garraioa edo hondakinen kudeaketan erabakiak hartzeko duten autonomia bera eskatzen dugu kultura-politiketarako: Gai horretan adituak diren profesionalek planteatuak izatea, elkarri entzunez eta talde-lanaren bidez garatzea, eta ez dezatela gutun hau idazten dugun profesionalen sektorea gero eta ahulagoa egiten duten politikariek zuzendu”, dio “Utzi sortzen”-ek.

Hiriartea egitasmoa abian jarri zenetik, herritarren parte-hartzea izan da haren lehentasunetako bat: proiektuaren definiziotik hirian izango zuen txertaketaraino, herritarren ekarpenak jaso izan dira hainbat jardunaldi eta topaketa irekiren bitartez. Espainiako Estatuko beste lurraldeetako eragileekin lotura ere bilatu da eta, idatzia kaleratu duten kultura arloko langileen ustez, hori denari esker Nafarroako kultura-kudeaketan urtetan indarrean izan diren praktika “tradizional eta zaharkituekiko” diferentzia markatu duen egitasmoa izan da.

Dokumentuak dioenarekin bat egiten dutenek, https://dejadnoshacerutzisortzen.wordpress.com/utzi-sortzen helbidean eman dezakete atxikimendua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Donostiaren Kontenedora
Sorkuntzari trabak, kultur hirian

Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioak ez du estreinako urterik onena izan: bederatzi hilabetez itxita egon da, burokraziaren katramiletan harrapatuta. Udalak ezarritako trabak azaldu dituzte. Abokatu eta arkitekto artean aritu ostean, baina, badirudi... [+]


Eguneraketa berriak daude