National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago

Wikimedia Commons Whit Welles

2025eko ekainaren 09an - 07:43
Azken eguneraketa: 09:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea. Irudietan, balea ederrak ur azalean saltoka bata bestearen ondoan, elkar ukitu ere egin gabe. Eta ni kabutan, “borrokan? Edo jolasean?”.

Ia 30 urte joan dira gaztetxeko formazio ikastaro batean hizlari bati entzun nionetik National Geographicen dokumentalek AEBetako Defentsa Departamentutik dirutza jasotzen zutela, animaliak diren bezala erakutsiz ideologia kapitalista naturalizatzen –hortaz, desideologizatzen– zutelako. Ordutik beste begi batzuekin ikusi nituen bazkalosteko La2eko dokumentalak: izaki bizidun guztiak uneoro defentsan edo erasoan; bizirautearen lehia gupidagabearen lege naturala.

Garai berean irakurri nuen, gaztetxeko hizlariak aipatuta, Piotr Kropotkin naturista eta anarkistaren Elkarri laguntzea: eboluzioaren faktore bat liburua, 1902an argitaratua. Liburuaren asmoa Charles Darwinen Espezieen jatorria (1859) lanari eman zitzaion erabilera maltzurra desmuntatzea zen, burgesiak biologo ingelesaren lana baliatu baitzuen darwinismo soziala inposatzeko –animalien artean bezala gizakien artean indartsuenaren biziraupena da naturaren legea, lehia bidez erabakitzen dena–. Sarreran irakurri daitekeenez, Darwinek berak salatu zuen bere ikerketen desitxuraketa.

Kropotkinen lanaren abiapuntua kontrakoa da. Naturan elkar-laguntza da nagusi, eta are garrantzitsuagoa: gehien kolaboratzen duten espezieak dira ugarienak, ergo, arrakastatsuenak

Kropotkinek ez du lehia ukatzen, baina bere lanaren abiapuntua kontrakoa da. Naturan elkar-laguntza da nagusi, eta are garrantzitsuagoa: gehien kolaboratzen duten espezieak dira ugarienak, ergo, arrakastatsuenak. Elkar-laguntza praktiken ikerketa da liburua, bakterietatik hasi eta gizakietaraino, eta deskribatzen ditu animaliak ez soilik bizirauteko kolaboratzen, baita lasai asko bizitzaz gozatzen ere, jolasean, kantuan. Liburua amaitzean, irakurri aurretik baino toki abegikorragoa sentitu nuen mundua, eta sentitu nuen, batez ere, are abegikorragoa egin genezakeela.

Lehia, gerra, hierarkia, indartsuenen (bihozgabeenen) biziraupena naturalizatzeak estrategikoa izaten jarraitzen du boterearentzat. Izan animalien dokumentalekin, mundu mehatxagarria marrazten diguten agintarien ahotik edo auzo beldurgarriak aurkezten dizkiguten hedabideen bozgorailuetatik. Horrela naturalizatzen dira armagintza eta Polizia, beste herrialdeen eta auzokideon aurkako gerra, soldatapeko lana, biolentziaz kargaturiko egunerokotasun hau guztia.

Eta, hala eta guztiz ere, distopia garaiotan ere, elkar-laguntzaz inguratuta gaude. Begira diezaiogun munduari betaurreko horiekin ere, arnastu dezagun hori ere, ez dezagun sinetsi gure patua gerraren geneak erabakita dagoela, sinets dezagun gure eskuetan dagoela etorkizuna... elkar-laguntza antolatuz gero. National Geograpich gutxiago, Kropotkin gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Iragan-minez

Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Eguneraketa berriak daude