Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Espainiako Cadena Ser irrati katean eman du berria Ibone Bengoetxea Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da A1etik C2ra "pixkanaka" pertsona orori euskara doan ikasteko aukera eskaintzea. Orain A2 mailaren iragarpena egin du Bengoetxeak. 310 euroko matrikularen ordez, 70ekoa ordaindu beharko dute ikasleek. Aurrez, doakotasunaren bidean neurriak hartuak dituzte A1 eta C1 mailan, bigarren horretan 16 eta 18 urte artekoentzat. Hartutako neurrien ondorioz matrikulak %20an igo dira A1ean eta %73an C1ean. Hiru maila horietan doakotasunaren bidean pausoak emateko 8,5 milioi euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak.
A1ean eta C1ean emandako pausoak
Orain arte bi urrats esanguratsu eman ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru murritza ordainduta ikas dezakete EAEko ikasleok. Helduen euskalduntze-alfabetatzearen sektoreak aurrerapausoak txalotu ditu. Alabaina, euskal herritar guztiek euskara doan ikasteko duten eskubidea bermatzeko bide luzea dago egiteko. Hala dio sektoreak.
A1 maila ikastea ia doakoa da, 2024-2025 ikasturterako Jaurlaritzak hala iragarri zuenetik. Ikasleak ohiko matrikularen laurdena ordaintzen du. Ikasturte hasieran jartzen duen dirua berreskura dezake bi baldintza betez gero: A1 maila gainditzea eta %75eko asistentzia. HABEk A1 mailan pauso hori ematea erabaki zuen euskaratik urrun daudenak gerturatzeko asmoz, bai urtetan hemen bizi direnak baita etorri berriak ere. Euskaltegietako ikasleen %12 Espainiako Estatutik etorritakoak dira eta %10 inguru estatu horretatik kanpokoak. HABEk dio ez duela nahi dirua oztopo izaterik euskalduntzen ari direnentzat. Jakitun dira ikasle multzo horretan egoera zaurgarrian dauden asko egon daitezkeela.
Bigarren ikasturtea bukatu du C1 maila egiteko 16 eta 18 urte artekoentzako eskaintzak. Doakotasunetik gertuen dagoen eskaintza da: ikasturteko matrikula 20 euro ordaindu behar dute gazteek. Dirua berreskura dezakete bi baldintza hauek betez gero: asistentzia %75 eta maila bat edo azterketa ofiziala gaindituta.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]