Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan. Istiluek AEBetako eta Kaliforniako Estatuko agintarien arteko arrakala sortu du, eta Trumpek Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu bidali ditu.
Azken hilabeteetan ICEk etorkinen aurka eginiko sarekadek oihartzun handia izan dute mundu osoan zehar. Hain zuzen, azken egunetan protestak piztu dira Los Ángelesen (Kalifornia) sarekada horien eta ICEren aurka. Los Ángeleseko CNS hedabidearen arabera, ICEk hiri horretako hainbat merkataritza gune izan zituen jomugan joan den asteko asteazkenean, eta gutxienez 100 lagun atxilotu zituztela South Central, Boyle Heights eta Koreatown guneetan.
Sarekada horiek gertatu eta hurrengo egunean irten baziren ere lehen aldiz kalera protestan, manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak ostiralean piztu ziren: Compton eta Paramount bezalako auzoetan, esaterako, manifestariek hainbat ibilgailu erre zituzten, baita hainbat dendetara sartu ere lapurtzera, eta Poliziak negar gasa erabiliz erantzun zuen. Orduan heldu zen Trumpen erantzuna: protesten aurka, larunbat goizean Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu mobilizatuko zituela jakinarazi zuen. Pete Hegseth AEBetako Defentsa idazkariak ere Kaliforniaren hegoaldean dauden marineak mobilizatzearekin mehatxu egin zuen.
Etxe Zuriko maizter bigarren aldiz izateko hauteskunde kanpainan, Donald Trumpek behin eta berriz hitzeman zuen presidentetzara heldu bezain laster "AEBentzako mehatxu diren etorkin ilegal guztiak" kanporatuko zituela. Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren arabera, urtarrilaren 20tik apirilaren 29ra 142.000 pertsona deportatu dituzte. Hain zuzen, OHCHR Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariak ohar bat kaleratu zuen maiatzaren hasieran egoera hori salatuz. Ohar horretan, OHCHR-ko bozeramaileak adierazi zuen Trumpen administrazioak abiatutako deportazioek hainbat oinarrizko eskubide urratzen dituztela: atxiloketa arbitrarioetatik babesteko eskubidea eta legearen aurrean berdintasuna bermatzeko eskubidea, besteak beste.
Etxe Zuriaren eta Kaliforniaren arteko arrakala, agerian
AEBetako Alderdi Demokrataren gotorleku gisa ezagutu izan ohi da Kaliforniako estatua: 2024ko presidentetzarako hauteskundeetan Kamala Harris hautagai demokratak hogei puntuko aldea atera zion Trump errepublikanoari. Horrek eta herrialdeko komunitate latino handiena bertan bizitzeak –PPIC Politika Publikoen Kaliforniako Institutuaren arabera, bertako biztanleen %40 dira latinoak–, protestak piztu aurretik Etxe Zuriaren eta Kaliforniako Gobernuaren artean zegoen arrakala areagotzea eragin dute azken egunetan.
Gavin Newson Kaliforniako gobernadore demokratak Guardia Nazionala bidaltzearekin Etxe Zuriak "espektakulua" bilatu nahi duela adierazi zuen larunbatean. Gainera, ICEren sarekadak errazteko Trumpek hainbat lege moldatu edota paperik gabeko migratzaileen eskubideak murriztu ditu, baina horiek identifikatzeko eta atxilotzeko Kaliforniako agintariek gobernuarekin elkarlanean aritzeari uko egin diote urtarrilaz geroztik: esaterako, iazko abenduan Kaliforniatik senataria den Alex Padilla demokratak ohar bat kaleratu zuen, esanez gobernu federalak ezin dizkiola estatu bati legeak inposatu.
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]
Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]
2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]
Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]
Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]
AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.
Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]
The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.