Nakbaren 77. urteurrenean Israelek 74 palestinar hil ditu Gazan, horien artean kazetari bat

  • Israelgo Estatu sortu berriak Palestinaren %80 inguru indarrez okupatu zuenetik 77 urte igaro direla, Gazaren aurkako erasoetan 74 lagun hil ditu Tel Avivek asteazkenetik ostegunera bitartean. Hildakoen artean Hassan Samour kazetaria dago, 2023ko urriaz geroztik Israelek hil duen 230. kazetaria. Asteartean Hassan Aslih fotokazetari ezaguna ere hil du Israelek.


2025eko maiatzaren 15ean - 10:15
Azken eguneraketa: 12:33
Khan Younis hiriko etxebizitza gune handi baten aurkako erasoen ondorioak. Hatam Khaled / Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nakbaren 77. urteurrena betetzen da ostegunean: 1948an, sortu berri zen Israelgo Estatuak Palestinaren %80 inguru okupatu zuen indarrez, eta ondorioz 800.000 palestinarrek euren etxeetatik alde egin behar izan zuten. Bada, egun gauzak ez dira aldatu palestinarrentzat, Gazaren aurka eginiko erasoetan 74 lagun hil baititu Israelek asteazkenetik ostegunera bitartean. Hassan Samour kazetaria sionistek bera eta bere familia bizi ziren etxeari eraso egin ostean hil da, Khan Younis ekialdean. Horrela, 53.000 palestinar inguru dira 2023ko urriaz geroztik hildakoak.

Nasser ospitaleko medikuen arabera, hildakoen artean haur ugari daude, gehienak Khan Younis hiriko etxebizitza gune handi baten aurkako bonbardaketen ondorioz. Urtarrilean Hamasekin Gazarako su-etena sinatu bazuen ere, bi hilabete beranduago Israelek menia hautsi eta egun bakarrean gutxienez 400 palestinar hil zituen. Egun horretan, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi zuen militarrei "neurri sendoak" hartzeko agindu ziela: "Hemendik aurrera, Israelek indar militarra areagotuko du Hamasen aurka egiteko".

Iragan astean Gazaren aurkako lurreko erasoaldia gogortzeko plana onartu zuen Israelgo Gobernuak. Nazioarteko hainbat hedabideren arabera, plan horrek Gazaren erabateko okupazioa izango luke xede, "Hamasek bahituta dauzkan israeldarrak askatzeko eta talde armatua garaitzeko" helburuarekin. Plana aurrera eramateko Israelgo armadak milaka erreserbista mobilizatu ditu.

Kazetariak ere ez daude salbu

Samour ez da izan Israelek azken egunetan hil duen kazetari bakarra: Hassan Aslih fotokazetari ezagunak hilabete zeraman Gaza hegoaldean dagoen Nasser ospitalean ingresatuta, Israelen bonbardaketa batek eragindako zauriengatik artatua izaten. Hilabete beranduago, asteartean, Tel Aviven drone eraso batek ospitale hori izan zuen jopuntu, baita Aslihren bizitza ere. Erasoan beste pertsona bat hil eta hamabi zauritu zituzten. Brown Unibertsitateko Watson Institutuaren arabera, Israelek gutxienez 230 kazetari hil ditu 2023ko urrian Gazaren aurkako erasoaldia gogortu zuenetik.

Israelgo Defentsa Indarrek fotokazetariaren hilketa justifikatu zuten, 2023ko urriaren 7an Palestinako erresistentziak egin zuen erasoan parte hartzea egotzita: "Kazetari baten itxura badu ere, Hamasek Khan Younisen duen brigadaren kidea da. Urriaren 7an, Israelgo lurretan sartu zen eta Hamasek eginiko sarraskian parte hartu zuen". Haatik, Ismail al-Thawabta Gazako Gobernuko Hedabideen Bulegoko bozeramailearen arabera, Aslihren aurkako akusazioak gezurrak dira, Israelek kazetarien hilketak justifikatzeko asmatzen dituenak.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#3
Eneko Atxa Landa
#4
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-09-23 | Editoriala
Begi bistakoa zena, ofiziala da orain

"Israelgo segurtasun indarrek zibilak hil zituzten, tartean, bandera zuri inprobisatuak zituzten haurrak. Frankotiratzaileek buruan egin zieten tiro umeei, baita haur jaioberriei ere”. 


Ondare historikoen suntsiketa planifikatua, Israelen izana justifikatzeko

Monumentu historikoak, aztarnategi arkeologikoak, artxiboak, liburuak, artefaktuak... Gazako ondarea bonben pean galtzen ari da. 5.000 urtetako iraganaren aztarnak betirako galduak. Hori ez da "gerra-istripu" bat edo genozidioaren "albo-kaltea". Aspaldian... [+]


2025-09-23 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Horrenbeste balio ote du Bagramek?

Inork ezingo du uka Bagram aire-basearen estrategikotasuna. Ez soilik Afganistanerako. Bada, horrexegatik-edo, orain, Donald Trump delako batek berreskuratu egin nahi du Bagram aire-basea Estatu Batuentzat.


2025-09-23 | Jon Torner Zabala
Israel futbol txapelketetatik kanporatu ala ez bozkatuko du UEFAk

UEFA Europako futbol erakunde nagusiak Israelgo selekzioa eta klubak hark antolatzen dituen txapelketetatik kanporatu ala ez erabakitzeko bozketa egingo du, hainbat hedabidek publikatu duenez, nahiz eta jakinarazpen ofizialik ez dagoen.


2025-09-23 | Gedar
Ikasle-greba urriaren 2an, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko"

IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna. 


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


Palestinako banderak herriko etxetan agerian eman dira, prefetaren debekuari muzin eginez

Baigorri, Urruna, Maule, Ozaze, Izura, Lexantzü edo Itsasuko herriko etxeetan Palestinako bandera agerian eman dute, palestinar populuari sustengu gisara. Aste hondarrean prefetak Palestinako bandera kendu arazi zuen Maulen.


2025-09-22 | ARGIA
Zinemaren munduak Donostiako asteazkeneko manifestazioa babestu du Gazako genozidioaren aurka

Palestinari elkartasuna adierazten dieten hainbat batzordek, Zinemaldia baliatuta, manifestazioa deitua dute irailaren 24rako Donostian. Zinema munduko 350etik gora artista eta industria-langilek manifestazioa babestu dute eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera... [+]


Gasteizen egin den nazioarteko txakur txapelketan Israelek parte hartu duela salatu dute

Sharon Ronen israeldarrak FCI-IGP 33. munduko txakur txapelketan parte hartu duela jakinarazi du Palestinarekin Elkartasuna eragileak. Gasteizko Udalari “sionismoaren konplize” izatea leporatu dio.


Eskuin muturra gaitzetsi eta gaeliko inklusibo bat aldarrikatu dute 25.000 manifestarik Dublinen

Irlandako hiriburuan milaka lagun bildu dira irlandera sustatzeko ekintzak eta finantzazioa eskatzeko. Hizkuntza gutxiagotua aldarrikatzeko mezuez gain, eskuin muturraren aurkako adierazpenak egin dituzte eta gaeliko inklusibo baten alde egin dute.


2025-09-22 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasora: Palestinaren aldeko martxak Hendaian amaitu du itsas ondoko ibilbidea

Martxa irailaren 10ean hasi zen Tuteran eta hamar egunetan zehar Nafarroa zeharkatu du Gazan genozidioaren amaiera eskatzeko eta Israeli zigorrak ezartzea eskatzeko.


Genozidioa, joko-arau guztiak lehertu diren garaian

Keinuak, keinuak eta keinuak. Bukatzen ari den mundu baten azken dardarizoen tankera izan dezaketen keinuak. 

Nazio Batuen Erakundeak “genozidio” hitza erabili zuen palestinarren aurkako sarraskia definitzeko. Kanta aleluia: erdi ebatzita geratu da azken bi... [+]


2025-09-22 | Jon Torner Zabala
Frantziak ere onartuko du Palestinako Estatua, Erresuma Batuak edota Kanadak asteburuan egin bezala

Erresuma Batua, Kanada, Australia eta Portugalek asteburuan onartu dute ofizialki Palestinako Estatua, eta gauza bera egingo du astelehenean Frantziako presidente Emmanuel Macronek, abiatzear den NBEren 80. Batzar Nagusian.


2025-09-22 | Garazi Zabaleta
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]


Global Sumud Flotilla Gazara bidean:
“Oraintxe bertan alarma piztu da flotillan, bi drone oso gertu kokatu zaizkigulako”

Global Sumud Flotilla Sizilia eta Kreta irlen artean dago, ontzietako batetik Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAri igande arratsaldean azaldu dionez. Beste aste bat baino gehiago behintzat beharko dute Palestinako kostaldera heltzeko. Droneak etengabe... [+]


Eguneraketa berriak daude