Palestinari elkartasuna adierazten dieten hainbat batzordek, Zinemaldia baliatuta, manifestazioa deitua dute irailaren 24rako Donostian. Zinema munduko 350etik gora artista eta industria-langilek manifestazioa babestu dute eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Victoria Eugenia antzokiaren aurrean geldialdia egingo dute The Voice of Hind Rajad filmeko parte-hartzaileek eta ikusleek, pelikula bukatutakoan, manifestazioarekin bat egin dezaten.
Euskal Herrian ondo ezagunak diren hainbat aktore eta zinema alorreko langile prentsaurrekoan bildu dira Gazako genozidioa gaitzesteko eta asteazkeneko manifestazioa babesteko. Tartean daude Montxo Armendariz, Mikel Losada, Loreto Mauleon, Klara Badiola, Lur Olaizola, Aitziber Garmendia eta Paul Urkijo. Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek ere parte hartu du. 350etik gora aktore, zuzendari, ekoizle eta zinema munduko gainerako langilek babestu dute manifestazioa.
Prentsaurrekoan Hind Rajad 6 urteko haurra ekarri dute gogora, asteazkenean Zinemaldian emango duten The Voice of Hind Rajad pelikulako protagonista. Israelgo armadak 2024an hil zuen, bere familia bezala. “Gizarteko pertsona zaurgarrienen aurka egindako basakeria muturrekotzat” jo dute zinemagileek, Israelen Gobernuaren “krudeltasunaren erakusgarri”. Haurraren hilketa Netanyahuren Gobernua egiten ari denaren adibide bat baino ez dela azaldu dute. Genozidioa eta gerra krimenak salatu dituzte. Nazio Batuen Erakundeari eskatu diote, Gazakoa genozidio izendatzeaz gain, neurriak eta erabakiak hartzeko, “zeren Gazari eta Palestinari ez zaie denborarik gelditzen. Hitz egiten dugun bitartean ume palestinar errugabeak hiltzen ari dira”. Azpimarratu dute dagoeneko 25.000tik gora haur hil dituztela Gazan.
Sol Band musika talde palestinarreko kide batek eta Euskal Herrian bizi den palestinar batek manifestazioaren nondik norakoak kontatu dituzte. Okendo plazan hasiko da eta Victoria Eugenia antzokira iristen direnean geldialdia egingo dute. The Voice of Hind Rajad pelikula bukatutakoan, filmeko parte-hartzaileek eta ikusleek manifestazioarekin bat egiteko aukera izango dute. Kursaalera joan ondoren, Bulebarrean amaituko da protesta.
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]
“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]
2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]
Leherketak barkuetan eta barku inguruetan, drone andana ontziditik gertu, komunikazioan eteteak, ontzietara jaurtitako objektuak… Sumud Global Ontzidiaren aurkako erasoak biziki ugaritu ditu Israelek eta arriskuaz ohartarazi dute bidaiariek. Babesa eskatu diote NBEri.
Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
Ikuspegi zorrotzeko gizona, ahobizarrik gabe mintzo da Rashid Khalidi (New York, 1948). Jatorri palestinar eta libanoarreko historialari estatubatuarra da, Ekialde Hurbilean espezialista. Palestinako politikagintzan eta diplomazian parte hartze zuzena izan duen familia bateko... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Milaka pertsonaren inplikazioari esker, Ibaitik itsasora martxak lortu zuen Tuteran hasitako ibilbidea Hendaian burutzea, bidean Gazako genozidioaren eta apartheidaren konplize diren zenbait enpresatan salaketak egin ostean: CAF, M. Torres, Teva, Zara, Carrefour... Irailaren... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
"Israelgo segurtasun indarrek zibilak hil zituzten, tartean, bandera zuri inprobisatuak zituzten haurrak. Frankotiratzaileek buruan egin zieten tiro umeei, baita haur jaioberriei ere”.