Palestinako banderak herriko etxetan agerian eman dira, prefetaren debekuari muzin eginez

  • Baigorri, Urruna, Maule, Ozaze, Izura, Lexantzü edo Itsasuko herriko etxeetan Palestinako bandera agerian eman dute, palestinar populuari sustengu gisara. Aste hondarrean prefetak Palestinako bandera kendu arazi zuen Maulen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 23an - 07:00
Baigorriko herriko etxean Palestinako bandera altxatu dute astelehen goiz honetan. Euskal Irratiak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Palestinako banderak eman dituzte Ipar Euskal Herriko zenbait herriko etxetako balkoietan. Urruna, Itsasu, Ozaze, Baigorri, Maule edo Izuran ikusgai dira astelehen honetan. Frantziako estatuak Palestinaren ezagutza edo aitortza onartu duenez, hainbat herriko etxeko kontseiluetan, banderaren jartzeko deliberoa hartu dute.

Daniel Oltsomendi Izurako auzapezak dioenez, herriko kontseiluan gehiengoz harturiko erabakia izan da, beraz ofiziala. Prefetarekin ere solastatu da, eta kontseiluaren deliberoaren berri eman dio (Entzun soinua). 

 Euskal Irratiak

Aste hondarrean Louis Labadot Mauleko herriko auzapezak ere bandera altxatzeko erabakia hartu bazuen ere, prefetak kendu arazi zion, Frantziako Barne ministerioko aginduak jarraituz. Astelehen honetan berriro eman du Palestinako bandera Mauleko herriko etxean auzapez komunistak.

 Euskal Irratiak


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...