'Nafarroa defendatu' agiria lurraldeko gainerako alkateei sinatzeko gonbita egin diete eta martxoaren 2an 17:30ean, Iruñeko Sarasate pasealekuan elkarretatratze bat deitu dute. Espainiako Auzitegi Gorenaren azken “erasoaren” aurrean, nafarren erabaki ahalmena errespetarazi behar dela aldarrikatu dute.
Otsailaren 15ean, Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua. Auzitegi Gorenaren azken “erasoaren” aurrean, nafarren erabaki ahalmena errespetarazi behar dela aldarrikatu dute 11 alkatek. Horretarako, Nafarroako autogobernuaren aldeko Nafarroa defendatu agiria sinatu dute alkateek, eta lurraldeko gainerako alkateei atxikitzeko gonbita egin diete.
Agiria sinatu duten alkateek Nafarroaren luze-zabaleko udalerriak ordezkatzen dituzte: Altsasu, Antsoain, Azkoien, Burlata, Donamaria, Erriberri, Erronkari, Puiu, Torres del Rio, Zirauki eta Zizur Nagusia. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko egoitzan eman dute agiriaren berri, eta Berta Arizkun Burlatako alkateak edukia laburbildu du.
Auzitegi Gorenaren erabakiaren ostean, Maria Txibitek, Nafarroako Gobernuko lehendakariak aurreratu zuen Foru Hobekuntzan “erreforma azkar bat” egitea bultzatuko duela. Alkateen ustez, egoerari irtenbidea emateko lege formulek balioa dute, baina horrek ez du salbuesten epaiari kritika egitea.
Erantzun jarrera "irmoa"
Arizkunek alkate guztien izenean salatu du ez dela Auzitegi Gorenak autogobernuari eraso egiten dion lehenengo aldia: “Erantzun jarrera irmoa hartu behar dugu berriro gerta ez dadin”. Nafarroaren eskubide historikoen eta autogobernuaren aurkako eraso bat dela ere azpimarratu dute: “Nafarroaren eskumen historikoak ezin dira nafarren borondate politiko demokratikotik kanpoko tresnen menpe egon, ezta dinamika birzentralizatzaileei erantzun ere”.
Nabarmendu dute “jokoan” dagoela nafarrek beren bizitzari zuzenean eragiten dioten “politika publikoak” garatzeko gaiatsuna izatea: “Horregatik, aurrerapauso bat eman behar dugu”.
Horrekin batera, martxoaren 2an 17:30ean, Iruñeko Sarasate pasealekuan deitu duten elkarretaratzera joateko eskatu diete herritarrei.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak