Nafarroan maskara Aste Santu osterako kendu nahi dute barnealdeetatik

  • Hori da astearte honetan Nafarroako Gobernuko Osasun sailburu Santos Indurainek jakinarazi duena. Asteazkenean Espainiako Estatuko lurralde arteko COVID-19aren inguruko bilera dago eta bertan agian erabaki zehatzagoak hartuko direla aipatu da, nahiz eta, berez, maskaren gaia ez den gai-zerrendan.


2022ko apirilaren 6an - 10:31
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Santos Indurainen esanetan, Aste Santuko oporrak maskarekin egin beharko lirateke oraindik, sasoi horretan herritarren arteko hartu-emanak eta mugikortasuna handia direlako, baina ondorengorako barnealdean maskarak kentzea pentsatzen ari dira foru gobernuan.

Maskarak erretiratzea, dena den, progresiboa litzateke, eta mantendu egingo lirateke hainbat lekutan, esate baterako adinekoak daudenetan, edo osasunari eta garraioari lotutakoak direnetan. Indurainek azpimarratu zuen, dena den, neurria ez dela guztiz premiazkoa eta lehenetsiko dutela estatuko beste erkidegoekiko kontsentsua.

Espainiako Gobernuko lehendakari Pedro Sánchezek aipatu izan du adituek aholkatu ondoren, lehen segundotik aurrera kenduko duela maskararen erabilera arautzen duen errege dekretua.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.