Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu du

  • Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 6an - 09:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gobernuari eusten dion laukoaren aldeko botoekin eta oposizioan dagoen hirukoaren kontrakoekin erakunde-adierazpena onartu zuten astelehenean. Onartutakoaren arabera, Nafarroako Parlamentuak Altsasuko zortzi gazte auzipetuendako fiskaltzak egindako zigor eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaltzen du; baita “etorri daitekeenagatik kezka handia ere, egiaztatu baitugu kasu honetan neurrigabetasun eta bidegabekeria maila onartezinera iritsi dela”.

Aldi berean, Nafarroako Parlamentuak “elkarbizitzaren, justiziaren eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko konpromiso irmoa” berretsi du, “horiek direlako Zuzenbideko estatu demokratiko bateko berezko printzipioak”.

Altsasuko auzian dagoen “neurrigabetasuna  normaltasun eta elkarbizitza demokratikoaren kontrakoa” dela gaineratu du adierazpenak.

Azkenik, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Lurralde Auzitegiak emandako argudioei babesa berresten die. Epaitegi horrek gertaerak ez zirela terrorismo gisa kalifikatu behar ebatzi zuen eta, beraz, Altsasuko gertaeren auziaren instrukzioa eta epaiketa Iruñeko epaitegien eskumena zela gogorarazi dute Parlamentutik.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Altsasuko gazteak kanalean gehiago
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...