Osasunbideak iragarri du itxi egingo dituztela Iruñeko UPNA eta Maristak ikastetxeko eta Tuterako Jesuiten kiroldegiko txertaketa-guneak. Bestalde,12-19 eta 20-29 urte bitartekoen txertaketa-prozesua amaitzeko, 19.000 dosi jarriko ditu aste honetan.
Txertaketa-guneen itxierari dagokionez, Osasun Departamentuak jakinarazi du Iruñean Foremen, Tuteran Sofia Erregina ospitalean eta Lizarran Garcia Orcoyen ospitalean jarri ahal izango dela txertoa. Azaldu duenez, txertaketa-prozesua erritmo onean doa, eta dagoeneko ez dira beharrezkoak gune horiek. Nafarroako herritarren %70 baino gehiago pauta osoarekin immunizatuta dago jada.
Iruñeko guneak irailaren 16-17an itxiko dituzte, eta Tuterakoa 20an.
Eskolaz kanpoko jarduerak
Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak iragarri duenez, ikastetxe guztiek eskolaz kanpoko jarduerak eskainiko dituzte urriaren 4tik aurrera, goizeko lanaldi jarraituaren ondoren. Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturterako ezarritako ratioak eta COVID-19aren aurkako prebentzio-errefortzu guztiak mantenduko ditu 2021-22 ikasturterako.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.