Nafarroako Gobernuak militarren presentziarekin amaitu nahi du, Bardeetako tiro eremua itxiz

  • Gobernuko lau alderdiak Bardeetako tiro eremua ixtearen alde egin dute. UPN eta PSN, berriz, beraiek 2008an sinatutako akordioaren alde agertu dira. Akordio horrek hogei urte gehiagoz luzatuko luke presentzia militarra eta 2018an sartuko litzateke indarrean.


2017ko urtarrilaren 19an - 12:04

Asteazkenean Nafarroako Parlamentuko Justizia eta Barne batzordeetako kideak tiro eremuan izan ziren. Defentsa Ministerioak gonbidatu zituen Bardeetan presentzia militarrak eragiten dituen ustezko ingurumen-onurak erakusteko, Noticias de Navarrak azaldu duenez. Bisita PP, PSN eta UPNk eskatu zuten, gobernuko lau alderdiek eremua ixteko duten nahiaren aurrean.

2008an UPN eta PSNk sinatutako akordioaren arabera, Defentsa Ministerioaren esku geratuko lirateke eremuak hartzen dituen 2.200 hektareak. Trukean ministerioak hogei urtean 210 milioi euro ordaindu beharko lizkioke Bardeetako Komunitateari.

Egun, instalazio hauen aurka dago parlamentuaren gehiengoa eta hala adierazi zuten eremuan izan ziren Geroa Bai eta Podemoseko kideek. EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra, berriz, ez ziren joan “presentzia militarra ez normalizatzeko” eta “jarrera bakezalea” arrazoituta.

Etorkizun zalantzagarria

Geroa Baik Defentsa Ministerioari eskatu dio luzapenarekin aurrera jarraitzea ez dadila aldebakarreko erabakia izan eta bete dazala hau berrikusteko hartutako konpromisoa. Uxue Barkosen Gobernua prest legoke tiro eremuaren inguruan dauden herriei ministeriotik jasotzen duten dirua eskaintzeko baimena kenduko balute, elconfidencialdigital.com-ek dioenez.  Gobernuak proposamena aurrera eramanez gero, Defentsa Ministerioa eremua desjabetzeko prest egongo litzateke atari digitalaren esanetan.

PPk eta UPNk berriz, Bardeetako Komunitatearen –lur eremu horien jabearen– autonomia errespetatzeko eskatu dute. Bardeetako Komunitateak baimena emana du eta bertako presidentea Defentsako estatu-idazkari Agustín Conderekin bildu zen tiro eremuarekin aurrera jarraitzeko asmoz.

Jada debekatuta dago uranio aberastuaren erabilera, baita suzko armena ere, urtean behin egiten den “Tormenta” izeneko ariketan izan ezik, militarrek parlamentariei azaldu dietenez. Helikopteroen erabilera ere debekatua dago, 2015ean batek eginiko tiroen ondorioz pertsona bat zauritu ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


Bonbardaketa praktikak Bardean, hamabost egunez

Benetako armak erabili dituzte eta ostirala arte ariko da Espainiako Armada parajean bonbak botatzen.


Espainiako Armadak lau eguneko bonbardaketa hasi du Bardean

Espainiako Defentsa Ministerioak ez du argitu benetako sua erabiltzen ari diren ala ez. Aurreko astean erabili zuten, herritarrak abisatu gabe.


Eguneraketa berriak daude