“Sekretismoa dago tiro poligonoaren bisitaren debekuaren atzean”

  • Zurekin Nafarroa taldeak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera eskatu zuen Bardeako tiro poligonora bisita egitea. Armadak posta elektroniko bidez jakinarazi dio ez dela posible izanen bertaratze hori, arrazoi "operatiboak" tarteko.


2024ko urriaren 23an - 11:07
Azken eguneraketa: 14:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Tiro poligonoa mantentzearen kontra gaude eta sekretismo honek ez du batere laguntzen bestelako jarrera bat izateko", adierazi du Ane Sanchez Zurekin taldeko kideak.

Armadak ezezkoa eman dio Zurekin Nafarroa taldeari Bardeako tiro poligonoa bisitatzeko. "Arrazoi operatiboengatik debekatu digute baimena. Armadak mezu labur baten bidez jakinarazi digu", azaldu du Ane Sanchez Zurekin taldeko kideak. Sekretismoa dago horren guztiaren atzean: "Informazio falta eta opakutasuna agerian geratzen dira. Ez dute nahi ezagutu dezagun zein eragin duen tiro poligonoak ingurumenean. Bardea biosferako eremu da", gogorarazi du.

"Onartezina da eremu hori mantentzen segitzea", salatu du Sanchezek. Bardeako tiro poligonoaren inguruko informazio "argia eta gardena" eskatzen segituko dute Zurekin taldeko kideek. Tiro eremu militarra desegiteko galdegiten ere bai. "Benetako bonbak erabiltzen dituzte, gero gerrarako baliatuko dituzte ariketa militarren bitartez. Ezin du horrek horrela segitu", kritikatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!