Bardeako tiro poligonoan maniobra berriak egiten ari direla salatu dute

  • Tiro poligonoaren aurkako asanbladak salatu du Bardean maniobra militar berriak egiten ari direla, eta litekeena dela benetako suarekin egiten aritzea. Kritikatu du pandemia garaian zergak gerretarako maniobrak probatzera bideratzea. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 18an - 11:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tiro poligonoaren aurkako asanbladak kritikatu du bideak mozten dituztela eta aberastasun ekologiko handiko eremu bati eraso egiten diotela: “Oinezkoei bideak mozten dituzte, eta hegaztiek habiak egiten dituztenean bonbardaketak baimentzen dituzte".

“Bardea Espainiako aire armada eta bere armada aliatuak dibertitzeko txiringito bat da", kritikatu du plataformak. "Maniobrak eta bonbak erabiliz, osasunera, hezkuntzara eta arreta sozialera bideratu beharko liratekeen zergak lurperatzen dituzte". Halaber, "beldurra, miseria, gosea eta errefuxiatuak eragiten dituzten gerretan erabiltzen diren bonbak eta maniobrak probatzeko tokia" dela nabarmendu du.

Poligonoaren kontrako taldeak Nafarroako erakundeei galdegin die pausoak eman ditzatela ez dadin egon Bardeak bere barnean tiro eta bonbardaketa poligono bat denbora gehiagoz izatea ahalbidetuko duen beste hitzarmenik. "Hau izan dadila azken belaunaldia pariatzen duena pandemia baten erdian, gure zergak hegazkin militarretara, bonbetara eta misiletara joatea jasan behar duena, eta gure Parke Naturala eta Biosferaren Erreserba Bardea entrenamendu militarrerako leku izatea".


Bardeetako tiro eremua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.