Bardean ariketa militar berriak salatu dituzte

  • Otsailean entrenamendu militarrak egin dituzte bertan europako zazpi herrialde ezberdinetako armadak. Bardea Libre kolektiboak salatu duenez, martxoaren 5etik 9ra jarduera berriak eginen dituzte bertan militarrek, hain zuzen "ingurune natural horretan bizi diren hegaztiek habia egiten duten garaian".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 3an - 08:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Industrialde horretako jarduera militarra handitzea NATOren eskakizunekin, AEBen gerra-politikarekin eta armagintzaren industriak dituen negozio handiekin lotuta dago, Bardea Libre elkartetik adierazi dutenez. Euskal Herrian urtean milioika euro fakturatzen dituzten armagintzaren negozioan diharduten 100 enpresa inguru daudela gogorarazi dute. "Erreserba natural honen erdian frogatzen da armategi militar guztia", azpimarratu dute.

Ariketa berri horiek salatzeko eta tiro-poligonoa desegiteko eskatzeko, elkarretaratzeak egingo dira Ejea de los Caballerosen (martxoaren 5ean) eta Iruñean (martxoaren 6an, ostirala, 19:00etan, Gobernu ordezkaritzaren aurrean).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Eguneraketa berriak daude