Egunotako maniobra militarren aurka elkarretaratzea deitu du Bardeak Libre plataformak

  • Bihar, osteguna, eta hilaren 9an eta 10ean maniobra militarrak egingo dituzte Bardeetako tiro poligonoan. Hegaztien habia egiteko garaia dela-eta, maniobra hauek salatu ditu Bardeak Libre plataformak.


2020ko martxoaren 04an - 09:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tiro poligonoaren aurkako taldeak bi elkarretaratze ditu, Bardeak herriarentzat! lelopean: ostegunean Ejea de los Caballeros herriko (Aragoi) Mames Esperabe plazan (20:00etan); eta ostiralean Iruñean, Gobernuaren Ordekaritzaren aurrean (19:00etan).

Sarbide zenbait, bisitarientzat itxiak

Pasa den urtarrilaren 31n Bardeako Komunitateak iragarri zuen Parkerako sarbide batzuk itxi egingo zituztela otsailetik aurrera, Bardeako "espezie enblematikoenak" zaintzea helburu, aintzat hartuta ugaltze garaian daudela. "Bisitariek ulertu behar dute espezieak kontserbatzeko asmoz hartzen den erabakia dela", azaldu zuen.

Orain, baina, maniobra berriak iragarri dituzte. Poligonoaren aurkako eragileek Komunitateari galdetu diote ea maniobra horiek ez dituzten hegazti espezieak arriskuan jarriko. Halaber, instituzioei eskatu diete instalazio militarrak eraisteko urratsak ematen hasteko, inguruan bizi diren herritarren eta Bardeako animalia eta landareen hobe beharrez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Eguneraketa berriak daude