Nafarroako Gobernuak kirol jokoak urrirako abiarazi nahi ditu haur eta gazteentzat

  •  ‘Gaur bai’, horixe da ariketa fisikoaren bitartez nafarren osasuna eta ongizatea hobetzea helburu duen kanpainaren goiburua. Urrian abian jarri nahi dituzte haur eta gaztetxoentzako kirol jokoak. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 04an - 16:19

Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kirola eta Kultura kontseilariak adierazi duenez, kanpaina abiarazi dute ziur daudelako kirolean jardutea eta ariketa fisikoa egitea inoiz baino beharrezkoagoa dela.

Martxotik ari dira Nafarroako Kirolaren Institutua eta Osasunbidea elkarlanean kirol jarduerak berriz abian jartzeko maila guztietan eta udan zehar kirol elkarteek eta kirol taldeek eginiko lana nabarmendu nahi izan du Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren zuzendari kudeatzaileak.

Orain dena ari dira zehazten ikasturte berriari begira. Bilera anitzeko egunak dira hauek: datorren astean estatu mailako kiroletako protokoloa zehaztuko da eta Nafarroan datorren astetik aurrera federazio guztiekin solas eginen dute kirol jokoak urrian abian jartzeko.

Miguel Pozuetak zehaztu duenez, oso beharrezkoa ikusten dute haur eta gaztetxoei kirola egiteko aukera ematea segurtasun esparruetan.

Eta kontu bat argitu nahi izan du Miguel Pozuetak: Hezkuntza departamentutik esan zen orduz kanpoko eskola jarduerarik ez zutela egin behar eskoletan eta jende askok ulertu du kirolik ez dela egonen, baina hori ez da hórrela. Ikastetxeek ez dute antolatuko halakorik, baina bai guraso elkarteek eta kirol taldeek. Orain protokoloak zehazten ari dira eta agian hasieran entrenamenduak talde txikitan eginen dira, aldagelak ezin izanen dituzte erabili eta seguruenera ikuslerik ez da izanen areto barneko konpetizioetan. Halako neurriak ari dira aztertzen, baina lehentasuna da kirola martxan jartzea eta hiritar guztiak kirola eta ariketa fisikoa egitera animatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude