Nafarroako Auzitegiak Sanferminetako bortxaketagatik auzipetutakoak aske uztea aztertuko du astelehenean

  • ‘La Manada’ kasuko auzipetuak aske uzteko eskatu du hauen defentsak, eta eskaria aztertzeko agerraldia egingo du Auzitegiak.


2018ko ekainaren 11n - 14:09
Sanferminetako talde-bortxaketaren sententziaren kontra Iruñean egindako mobilizazioak (Argazkia: Alvaro Barrientos / AP)

Epai irmoa oraindik ateratzear dela, Nafarroako Auzitegiak kasuko alde guztiak deitu ditu agerraldira, akusatuen abokatuak berauen baldintzapeko askatasuna eskatuz idatzia erregistratu ostean. Abokatu defendatzaileak, akusazio partikularra, Nafarroako Gobernuak zein Iruñeko Udalak osatzen duten herri-akusazioa eta fiskaltza, denak daude zitatuta ekainaren 18an, astelehena, 10:00etan egingo den agerraldira. Entzunaldi publikorik ez du izango, ostera.

“Sententziak, kondenazkoa izanik ere, ordezkatzen ditudan horiek absolbitu egiten ditu auzipetze-autoari, fiskaltzaren kalifikazio-idazkiei eta gainontzeko akusazioei bidea eman zioten hasierako delituetatik”, justifikatu du bost auzipetuetatik lauren letratua den Agustin Martinez Becerrak baldintzapeko askatasun eskaria egitean. Lehen auzialdian kondenatuak izan arren baldintzapeko askatasunean dauden eta oihartzun mediatikoa izan duten zenbait auzipeturi erreferentzia ere egiten die idatzian, hala nola: Iñaki Urdangarin, Diego Torres eta Gürtel kasuko beste zenbaiti.

Europa Pressek jakinarazi duenez, behin agerraldia eginda, sententzia eman zuen epaimahai berberak egunean bertan edo biharamunean hartu ahalko luke erabakia.

2017ko abenduaren 1ean, azaroan egindako epaiketaren ahozko ikustaldia eta gero, Nafarroako Auzitegiak bost auzipetuen baldintzapeko askatasuna ukatu egin zuen. Epaiarekin nola, kasu horretan ere magistratuetako batek boto partikularra eman zuen, akusatuak absolbitu egin beharko liratekela babestuz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude