Nafarroako adinekoen egoitzetan dagoeneko ez dago koronabirus kasurik

  • Nafarroako adinekoen eta ezgaituen egoitzetan ez dago COVID-19 kasurik joan den larunbatetik, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Kontseilaritzak jakinarazi duenez. Une honetan bi pertsona besterik ez dago ospitalean, adinekoentzako zentroetatik etorrita.


2020ko ekainaren 29an - 16:48
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maria Carmen Maeztu sailburuak hedabideen aurrean esan du oso positiboa dela erresidentziatan ez egotea koronabirus gaixorik, baina hala ere adi egotera deitu du: “Egindako lan guztiaren ondoren, eta pandemiak eragin duen sufrimendu guztiaren ondoren, ahaleginak areagotu behar ditugu berragertzeak saihesteko".

Nabarmentzekoa da pandemiaren gailurrik altuena apirilaren 13an izan zela, 933 kasu baieztatuta edo sintoma bateragarriekin. Asteburuko pertsona horienarekin, mila bat alta izan dira jada Nafarroako zentroetan bizi direnen artean eta duela 20 egunetik ez da COVID-19aren ondoriozko heriotzarik izan adinekoen egoitzetan.

Pandemiak langileen plantilletan duen eraginari dagokionez, joan den ostiralera arte 32 pertsona zeuden bajan.

Bilakaera positibo hori desgaitasun-zentroetan ere gertatu da; izan ere, ekainaren 23tik ez dago COVID-19 kasurik, eta pertsona bat ospitaleratuta dago. Zentro horietan apirilaren 9an gertatu zen intzidentzia handiena, 107 kasu baieztatuta edo sintoma bateragarriekin. Zortzi pertsona hil dira pandemian zehar. Gaur egun, desgaitasuna duten zentroetako hiru langile bajan daude.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!