MTorres, TEVA eta Zara enpresen salaketa egin du igandean Palestinaren aldeko martxak Nafarroan

  • Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren, Iruñeko bidea hartu dute eta han sendagileek Israelgo TEVA botika enpresarekin Osasunbideak dituen hitzarmenak apurtzeko deia egin dute. Iruñeko Zara dendatik pasatzean, enpresa honek sionismoarekin duen konplizitatea ere salatu dute manifestariek, eta marka hau boikotatzeko deia luzatu dute. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarekin elkartasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.