Evo Moralesek hauteskundeak irabazita, bigarren itzuli bat eskatu dute nazioarteko hainbat gobernu eskuindarrek

  • Evo Moralesen garaipena hamar puntu baino gehiagoren aldearekin lortu duenez, araudiak ez du bigarren itzulirik agintzen. Europar Batasuna eta beste hainbat herrialde ez dira emaitzaz fio, eta bigarren itzulia egitea eskatu dute.


2019ko urriaren 25ean - 11:20
Evo Morales
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Botoen %99,99a zenbatuta, Evo Moralesek %47,07ko babesa izan du, eta bigarren geratu den Carlos Mesa eskuindarraren hautagaitzari hamar puntu atera dizkio (%36,51). Horrek esan nahi du, Boliviako hauteskundeetako araudiaren arabera ez dela bigarren itzulirik behar; baina bai Mesak, baita nazioarteko hainbat herrialdetako gobernuk, hauteskundeen bigarren itzuli bat eskatu dute.

Opositore boliviarrak “emaitzen aztoramendu lotsagarria eta zakarra” izan dela salatu du. Europar Batasuna, Ameriketako Estatuen Erakundea, AEB, Argentina, Brasil eta Kolonbiak oposizioari babesa eman diote. Oposizioan dauden alderdi guztiak Moralesen aurka batu dira.

Hamar puntuko aldearen langa, azken boto zenbatuetan egon da. Lurralde naturaletatik etorritako boto horiek eraman dute Morales bigarren itzulia saihesteko behar zuen aldea lortzera. Oposizioaren kritikaren aurrean, Evo Moralesek erantzun du “gainontzeko alderdiek ez dutela boz indigena kontuan hartzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
2024-06-19
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
"Bizitzan dena ezin da gailurra izan"

Eguneraketa berriak daude