Evo Morales Bolivian da berriz ere, oinez sartu da herrialdera

  • Astelehen arratsaldean Argentina eta Bolivia arteko muga oinez zeharkatu du, estatu kolpearen ondorioz herrialdetik ihes egin zuenetik lehenbiziko aldiz. Bolivian sartu aurretik ekitaldia egin dute Moralesek eta Argentinako presidente Alberto Fernándezek elkarrekin. “Aberri Handia”, Hego Amerikako herrien arteko batasuna aldarrikatu dute biek.


2020ko azaroaren 9an - 16:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Gaur egun garrantzitsua da nire bizitzan; pozez betetzen nau hainbeste maite dudan nire aberrira itzultzeak”, idatzia zuen Boliviako presidente ohiak bere Twitter kontuan goizean goizetik. Euskal Herriko 15:30ak aldera egin du oinez Argentinako La Quiaca eta Boliviako Villazón herrien arteko distantzia. Aurretik, ekitaldi publiko batean mintzatu dira Argentinako presidente Alberto Fernández eta Morales bera. "Hazi nahi duen, justizia izan nahi duen, guztiontzako garapena nahi duen, guztiak besarkatu nahi dituen Aberri Handiaren parte gara", esan du Fernándezek. Moralesek esker oneko hitzak izan ditu Argentinarentzat eta Fernándezentzat, estatu kolpearen aurrean bere bizitza “salbatzeagatik”: "Nire bizitzaren zati bat Argentinan geratuko da, bertan hamaika hilabete eman ondoren. Mila esker. Ez nintzen abandonatua sentitu”.

Mugan, ongi etorria egiten lehenak meatzarien gremioko langileak izan dira, buruan kasko bat jarri diotenak. Ondoren, Villazón herrian, milaka lagunek egin diote harrera jai giroan. Hurrengo egunetan Bolivian zehar bira bat egingo duela iragarri du Moralesek.

Ikusi zuzeneko seinalea leihoan.

 


Irakurri gehiago: Bolivia Nazioartea Amerika
Bolivia kanalean gehiago
2024ko ekainaren 19
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
"Bizitzan dena ezin da gailurra izan"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.