Boliviako hauteskunde azpinazionalak, martxoaren 7an ospatu zirenak, gatazka agertokien erradikalizazio bezala irakur daitezke, MAS nazio mailan alderdi hegemonikoena izanik, baina Santa Cruz departamenduan eta Cochabamba eta La Paz bezalako hiri garrantzitsuetan presentzia indartsu eta erradikalizatua duen eskuinarekin.
Era berean, azpimarratu behar da, hautagaien hautaketan izandako gatazken ondorioz, hautagai disidenteak agertu direla eta beste indar batzuekin aurkeztu direla, garaipen garrantzitsuak lortuz.
MASen nagusitasuna eta landa-eremuko botoaren pisua
Hauteskundeetan lehian dauden 336 alkatetzetatik, MASek 240etan irabaziko du; era berean, 9 departamentuetatik 6tan lortu dute garaipena gobernazioetarako hautagaitzek, eta gainerako hiruretan bigarren geratu dira. Nahiz eta gehiengo bozketak, gertatu ohi den bezala, gobernadore eta alkate izateko hauteskundeetan presidentetzarako hauteskundeetan baino indar gutxiago izan, gainontzeko subjektu politikoengandik distantzia handia finkatzen du, batez ere landa eremuetan, eta gainera, herrialde osoan presentzia duen alderdi politiko bakarra da, indar eta bizitza organiko eta militantzia duen bakarra. Horren ondorioz, diskurtso politikoa MASek proposatzen duenaren alde edo kontra egotearen inguruan egituratzen da, hau da, hegemonia argia duela.
Hala ere, departamendu gehienetan arrakasta izan duen arren, soilik hirutan (Oruro, Cochabamba eta Potosi) lortu du garaipena lehen itzulian. Pandok, Tarijak, Chuquisacak eta La Pazek bigarren itzulia egin behar izan zuten apirilaren 11n, non botoa gobernuaren partiduaren kontrako hautagaietan kontzentratu zen, hauek garaile bihurtuz.
Hiri handietan, departamenduetako 9 hiriburuak eta El Alto hiria, MASek soilik Oruro eta Sucre hirietan lortu du arrakasta. Emaitza onak ez badira ere, kontuan hartu behar da azken hauteskunde azpinazionaletako emaitzen oso antzekoak direla. Ziur aski etsigarria izan daiteke MASentzat. Izan ere, Arcek urrian lortutako garaipen handiaren eta oposizioaren sakabanaketa eta ahultzearen ondoren, emaitza hobeak espero ziren. Gobernu-alderdiaren Akilesen orpo historikoa da MASek hirietan duen ahultasuna, kultura politikoko espazio askoz indibidualistagoak, egitura komunitario eta sindikalek landa-eremuan duten eragina egikaritzen ez dutenean.
Argi geratzen da, alderdi buruzagitzak hautagaitzak inposatzea, kasu askotan, gizarte-erakundeek postulatu zituztenak ezagutu gabe, oso garesti atera zaiola MASi, alderdi horren jatorria eta izateko arrazoia herri-erakunde eta -sektoreen tresna politikoa izatea baita
Argi geratzen da, gainera, alderdi buruzagitzak hautagaitzak inposatzea, kasu askotan, gizarte-erakundeek postulatu zituztenak ezagutu gabe, oso garesti atera zaiola MASi, alderdi horren jatorria eta izateko arrazoia herri-erakunde eta -sektoreen tresna politikoa izatea baita.
MASi oposizio bat agertu da, ezkerrekoa eta herritarra
Eva Copak, senatuaren aurreko presidenteak, garaipena lortu du El Alto hirian, Jeanine Añezen gobernuaren aurkako borrokaren gotorlekuan, botoen % 68,7 eskuratuta. Damian Condori, Chuquisacako Landako Langileen Konfederazio Sindikal Bakarreko burua, gobernazioaren bigarren itzulian egon zen, garaipena lortuz. Hauei Ana Lucia Reisek Cobija hirian lortutako garaipena eta Alejandro Unzueta Beniko gobernadore berriak lortutakoa gehitu behar zaizkie. Erakunde sozialek proposatu zituzten hauek guztiak hautagai izateko, baina alderdiko buruzagiek baztertu egin zituzten, eta horrek pitzadura handia ireki du herri-esparruan. Aldi berean, Boliviako ezkerraren eztabaida klasiko baten aurrean jartzen gaituzte. Alde batetik ortodoxia leninistatik hurbilen dauden sektoreak daude, zeinek, alderdia borrokaren abangoardia dela ulertuta, beren hautagaiak inposatu baitizkiote gizarte-erakundeei. Eta, beste aldetik, herri-mugimenduen eta jatorrizko herrien antolaketa, asanbladetan oinarrituta eta jatorrizko herrien artean (batez ere, aymara eta kitxuak) presentzia handia duena. Egituraketa honek ulertzen du oinarrizko erakundeek erabaki behar dutela eta alderdiko karguak, berriz, "obedituz agintzeko" daudela, zapatistak eta Evo bera parafraseatuz.
Beraz, erakunde horiek ez entzutea erabaki duen tokian, MAS galtzaile atera da, El Alto bezalako bere borroka-gotorlekuetan ere, non porrota izugarria izan den. Arreta berezia eskaini behar zaie Eva Copa eta Damian Condoriren garaipenei, baita bigarren itzulian La Pazen Santos Quispek lortutako garaipenari. Azken hau, duela gutxi hil zen Felipe Quispe buruzagi aymararen semea da. Felipek, bere bizitzaren amaierara arte, jarrera indianista oso kritikoak izan zituen ezker mestizo tradizionalarekin.
Ikusi behar da ea Copa El Altoko alkatetza zailean kudeaketa on bat egiteko gai bada, hiri hau, bere dinamismo, desordena, etengabeko hazkunde eta espiritu kritiko indartsuagatik, herrialde bera gobernatzea baino zailagoa baita. Kudeaketa positiboa izatekotan, Quispe, Condori eta Beni eta Pandoko gehiengo disidentearen indar herrikoi disidenteekin artikulatzeko gaitasuna garatzen bada, ezkerretik eta herri-sektoreetatik MASen gehiengoaren aurkako oposizioa egoteko aukera serioaz hitz egin genezake, jatorrizko izaera indigena nabarmenarekin gainera.
Egoera interesgarria da hori, eragile horiek azken 15 urteetako 14 urtetan (Añezeko estatu-kolpearen ondorioz urte bateko de facto etenaldia baino ez da egon) Bolivia gobernatu duen alderdia behartu baitezakete kontraesanak gainditzera, bai oinarrizko erakundeekin duten harremanean, bai beste funtsezko gai batzuekin duten harremanean, hala nola eredu ekonomiko estraktibistarekin, prozesu deskolonizatzaileetan sakontasun faltarekin edo elite kapitalistekin egon den tolerantzia (ia ia konplizea) metaketa eta ustiapen praktikei dagokienez.
Horretarako, funtsezkoa izango da bai MASek bai bere disidenteek ulertzea – bere garaian Felipe Quispek ondo ulertu zuen bezala, Añezek hauteskundeak betirako atzeratzeko asmoari aurka egin zionean –, desadostasunak eta barne borroken gainetik, indigenen eta langile klaseen bloke historiko bereko zati direla, eta etsai komuna dutela oraindik ere, hau da, inperialismo estatubatuarrak sostengatutako meatzaritza- eta esportazio-oligarkia.
Eskuina, erradikalizatuta
Comunidad Ciudadana eta Carlos Mesa haren liderrak ordezkatzen duten eskuin moderatuaren hondoratu bada ere, eta nahiz eta eskuinaren esparru politikoa zatitu, ezin izan da ukatu bertako hautagaietako batzuen arrakasta, eta, gainera, jarrera askoz erradikalagoak dituzten aktoreak ordezkatzen dute. Esate baterako, Manfred Reyes Villa Cochabambako alkatetzarako garailea, gaztetan diktadura militarrei lotutako militar ohia, Sánchez de Lozadaren gobernu kriminalaren bazkidea eta, beraz, konplizea; edo Ivan Arias La Pazen, zeina, ezkerretik jarrera gero eta erreakzionarioagoetara joan ondoren, azkenean Jeanine Añezen de fact-ko gobernu ustelaren ministro izan zen.
Gobernua boteretik kentzeko konspiratzen jarraituko duen eta erradikalizatzeko joera duen eskuin baten aurrean, herri-eremutik eta ezkerretik hausnartu egin behar da, akatsak bideratu, hausturak eragin dituzten zauriak josi, eta guztion artean prozesuan sakondu.
Baina, zalantzarik gabe, Bolivian eskuineko oposizioaren buruan kokatzen dena Luis Fernando Camacho da, Santa Cruzeko Batzorde zibikotik 2019ko estatu-kolpearen egile nagusia izan zena. Izan ere, Boliviako eskualderik aberats eta populatuena den Santa Cruzeko Gobernazioaren gehiengo absolutua lortu zuen. Camachoren diskurtso eta praktika politikoak, argi eta garbi arrazistak diren identitate-jarreretan oinarritzen dira, baita erlijio-diskurtso kontserbadore amorratu batean, ekialdeko nekazaritza-industriaren elitearekin lotura estua izateaz gain. Hau dela eta, Camachok ziurrenez gobernazioa erabiliko du Arceren gobernua konfrontatzeko eta harremanak tentsionatzeko.
Izan ere, Jeanine Añez estatu kolpeagatik epaitzeko egindako atxiloketak, Beniko gobernadore izateko hautagai bezala garaitua izan ondoren, 2019an gertatutakoaren inguruko diskurtsoaren guda indarberritu du. Eskuinaren ikuspegia, klase ertaineko sektore zabalek babestua, gertatutakoa Evo Moralesek ustezko hauteskunde iruzur baten aurkako mobilizazioen aurrean egindako ukoaren ondorioz gertatutako oinordetza konstituzional soila izan zela da. Ordea, herri sektoreen konbentzimendua, hura estatu kolpe planifikatu eta bortitza izan zela da, Senkata eta Sacabako sarraskiekin egiazta daitekeena, hogeita hamar bat hildakorekin, baita kolpearen eta Añezen gobernu ustelaren aurka agertu zirenen aurkako jazarpen politikoarekin. Azkenik, MASen garaipenak (botoen % 55arekin) argi uzten du gertatutakoak Añez eta Camacho dituela erantzule, eta epaitu eta zigortu egin behar direla.
Laburbilduz, gobernua boteretik kentzeko konspiratzen jarraituko duen eta erradikalizatzeko joera duen eskuin baten aurrean, herri-eremutik eta ezkerretik hausnartu egin behar da, akatsak bideratu, hausturak eragin dituzten zauriak josi, eta guztion artean prozesuan sakondu. Boliviako herriarentzat berdintasunezko eta justiziazko etorkizuna garatzea eragozten duten egitura kapitalista, kolonial eta patriarkalekiko benetako haustura prozesuan sakondu, hain zuzen ere, kontinenteko herrien eta, oro har, munduko herrien borrokekin artikulatua.
[*Egilea bolibiarra, Askapenako militantea eta Euskal Herriko biztanlea da]
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]