Mondragon Korporazioak Fagor Etxetresnetako langileei konponbidea emateko bulegoa irekiko du

  • Mondragon Korporazioak Enplegu Bulego Korporatibo bat irekiko du, Goienak azaldu duenez. Fagor Etxetresnetako langileei konponbidea emateko, aurre-erretiroak eta birkokapenak eskaini nahi ditu Korporazioak.


2013ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fagor Etxetresnek Garagartzan duten lantegia (Argazkia: Goiena).

Mondragon taldeak esan du, Goienak argitaratu duenez, oraindik ezin dela zehaztu zenbat langile geratuko diren egoera horretan, hau da, zenbat aurre-erretiro edo zenbat birkokapen egin beharko diren.

Oraingoz Euskal Herriko 1.700 langileei konponbidea bilatzen ahaleginduko direla adierazi du Korporazioak, eta ondoren Fagor Etxetresnak berak plan industrial bat egin beharko duela atzerrian dituen beste 4.000 langileei irtenbidea emateko.

Astelehenean langabeziara

Datorren astelehenetik aurrera Fagor Etxetresnetako langile gehienak langabezian geratuko dira. Langile gutxi batzuk jarraituko dute lanean, hartzekodunen borondatezko aurre-lehiaketan sartuta enpresako zenbait arlo ezin baitira itxi.

Astelehenetik aurrera Lagun Aroko prestazioa kobratzen hasiko dira langabetuak.

Manifestazioa bihar, Arrasaten

Manifestazioa deitu dute biharko Fagorreko langile bazkideek, gertatzen ari denaren inguruan haserrea adierazteko eta kooperatiba aurrera atera dadin eskatzeko. San Andresko lantegitik abiatuko da martxa 12:00etan eta Olandixon, Mondragon Taldearen bulego orokorretan, bukatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude