Monarkiaren kontra eta herriek erabakitzearen alde manifestazioa Iruñean

  • Nafarroako ezkerreko alderdi eta sindikatuen gehiengoak monarkiaren kontra eta herrien erabakitze eskubidearen alde manifestazioa deitu du Iruñean, larunbatean 18:00etan. Europako bozetan Espainiako alderdi-bitasunaren “porrota”rekin lotu dute Juan Carlos I.aren abdikazioa.

Astelehenean bi elkarretaratze egin ziren Iruñean Espainiako III. Errepublikaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde (argazkiak: Deia).

2014ko ekainaren 6an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Erregearen irudia, alderdi-bitasunaren beherakada eta egungo egoera ekonomiko eta soziala aipatu dituzte “aldaketa operazioaren” osagai nagusi.

Herritarren erabakitzeko eskubidea oinarri hartuta eta aste osoan izandako mobilizazioek edukitako erantzuna ikusirik, testu eta lema berdina adostera iritsi dira.

Idatzian, besteren artean, salatu dute enpresa handiek eta eliza katolikoak etorkizuneko Espainiako erregeari eman dioten babesa, baita Espainiako alderdi-bitasunean parte hartzen dutenek erakutsi duten kolaboratzeko jarrera ere.

Deialdiaren antolatzaileen ustez, monarkiaren aldekoak ez daude seguru datozen udal hauteskundeen eta hauteskunde orokorren ondoren Ondorengotza Legea onartu ahal izango duten europarretako emaitzak ikusirik, eta horrek bultzatutako jarrera dela abdikazioarena.

Hainbat dira deialdira lotu direnak: EH Bildu, IU, Batzarre, PCE-EPK, Geroa Bai, Podemos-Ahal dugu, Ezker Antikapitalista, Ezkerreko Junta Errepublikarra alderdiak, LAB, ELA, STEE-EILAS, ESK, Solidari, CGT eta CCOO sindikatuak, eta Ernai, Eraldatu, Gazte Komunistak, Ikasle Abertzaleak, Nafarroako Duintasun Martxak, Langabezian dauden eta Prekario diren pertsonen elkartea, Emakumeen Mugimendu Demokratikoa, Emakume Progresistak eta PSNko gazte sozialistak.

Ikusi deialdia egiteko ekitaldia jasotzen duen Ahotsa.inforen bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
2021eko otsailaren 22
Belaun aldia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!