Sistema "ez dago prestatuta" gutxieneko pentsioetarako, baina bai hauen soldatarako...

  • Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren ustez,  “sistema ez dago prestatuta” 1.080 euroko gutxieneko pentsioetarako. Baina bai, antza denez, berea bezalako soldatetarako. Ba al dakite horiek guztiek 950 euroko gutxieneko soldatarekin, 650eko DSBEarekin edo 650eko pentsioarekin bizitzea zer den?

Ezker-eskuin: Felipe Borboi Espainiako erregea, Antonio Garamendi CEOEko presidentea eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria

2021eko martxoaren 18an - 15:16

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak urtean 105.825 euro irabazten ditu. Baina bere ustez,  “sistema ez dago prestatuta” 1.080 euroko gutxieneko pentsioetarako. Ados egongo da Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuarekin –94.335 euro irabazten ditu urtean–, “hilean 600 eurok bizitza duina bermatzen dute”, eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin –honek ere 94.335 euro irabazten ditu urtean–, esan zuenean kaleratzeak saihesteko “aldi baterako soldata murrizketak negoziatu” behar direla.

Izan ere, sistema badago prestatuta, antza denez, beste soldata hauetarako: Felipe VI.a Espainiako Erregeak, 253.850 euro/urteko; Letizia haren bikoteak, 139.610 euro, eta Sofia amak, 114.240 euro. Bere aitak, abdikazioaren ondoren, 200.000 euro jaso izan ditu urtero berriki arte. Espainiako Gobernuko presidenteak, 85.608 euro irabazten du urtean; ministroek, 75.531 euro; Espainiako Parlamentuko presidenteak, berriz, 230.930 euro, eta diputatuek, 55.880. Espainiako Konstituzio Auzitegiko presidenteak, 157.576 euro; Auzitegi Gorenekoak, 142.210; CEOE espainiar patronalekoak, 300.000…

Hego Euskal Herrian ere “sistema” halako soldatetarako prestatutarik dago, dirudienez. Arestian esandako Urkulluren eta bere sailburuen ordainsariez gain, beste asko daude: Nafarroako lehendakariak, 75.262 euro urteko; bere sailburuek 70.040 euro. Bilboko alkateak 98.018 euro jasotzen ditu –eta hirurteko bakoitzeko beste 9.774 euro–; Gasteizkoak, 86.870 euro; Donostiakoak, 87.952; Iruñekoak, 65.338… Arabako ahaldun nagusiaren urteko soldata 97.970 eurokoa da; Bizkaikoarena, 101.964; eta Gipuzkoakoarena, 92.000.

Ba al dakite horiek guztiek 950 euroko gutxieneko soldatarekin, 650eko DSBEarekin edo 650eko pentsioarekin bizitzea zer den? Gutxienez urtebete pasa beharko lukete miseriazko soldata horiekin, ikusteko milaka herritarren egoera zein den, sistema ez baitago prest haiei bizimodu duina eskaintzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desberdintasun soziala
Gizonen %44k uste du berdintasun-politikak "urrunegi" joan direla eta beraiek direla baztertuak

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


Arrakalaren enegarren aurpegia

338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]


Wimbledongo araudi orbangabea

Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]


Eguneraketa berriak daude