Errege “negozioen” estaltzaileak

  • Iraingarria da lehen Juan Carlos I.a Espainiako erregearen “negozioak” eta barrabaskeriak estaltzea ahalbidetu zutenek, orain hipokresiaz erreakzionatzea. Borboiak hainbeste milioi pilatu bazituen, ez zen bere lanagatik izan, baizik eta Espainiako errege izateagatik eta enpresari handien interesen alde egiteagatik. Beti kapitalaren zerbitzura.


2021eko martxoaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urteak igaro behar izan dira deskubritzeko ez zituela bere betebehar fiskalak betetzen, iruzurgile handi bat zela. Orain jakin denez, Espainiako erregeak ez zituen 8 milioi euro baino gehiago deklaratu espezietan egindako ordainketetan, 2018ra arte hegazkin pribatuen konpainia baten hegaldiei zegozkienak. Dirua erregularizatzeko ahaleginean, 5 milioi euro itzuli dizkio altxor publikoari –678.893 euro abenduan abonatu zituen eta orain 4 milioi euro baino gehiago–. Espainiako Ogasunari egindako ordainketa horiek hainbat enpresabururen diruarekin egin dira. Seguruenik, negozioa egiteko bere “gestioez” baliatu ziren berak dira orain mesedea itzuli diotenak.

Borboiaren bizitzaren alderdi hau, ziur bere estaltzaileek jakin eta dakiten guztiaren zati txiki bat besterik ez dela. Gobernua, Ogasuna, Zerga Agentzia, epaileak, politikariak, komunikabideak eta tertuliakideak… Espainiako monarkiari men egiteko eta lausengatzeko kate baten parte dira. Haien konplizitaterik gabe, Juan Carlos I.ak ezin izango zukeen egoera honetara iritsi.
“Guztioi egin digu huts, beldurtiegiak eta toleranteegiak izan gara, inork ez zuen liburu hori ireki nahi”, adierazi du Ramon Jauregi espainiar ministro ohiak. Ez, Jauregi: zu estaltzaile hutsa izan zinen, fronte politiko, judizial, enpresarial eta mediatikoa izan zen bezala. Zuentzat erregea ukiezina zen. Orain, iruzurra agerian, “desengainatuta” sentitzen zarete? Ene, zenbat estaltzaile eta konplize! Zenbat hipokrita!


Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.