“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

  • Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak idatzi berri duen liburuan.


2024ko otsailaren 23an - 12:22

Asko idatzi da estatu kolpe saiakeraz eta oraingoan, Carlos Fonseca kazetari eta idazle espainiarrak 23F, La Farsa (Plaza & Janés, 2024, ‘O23ko Iruzurra’) liburua argitaratu du, non salatzen duen orain arte egin den ikerketa “amarrua dela” eta benetan zer gertatu zen baino, historia berregitea nahi izan dela. Bere ustez, “ez zuten konplizitate guztietan arakatu nahi izan eta bilatu zen ahalik eta pertsona gutxien zigortzea”.

Kolpe saiakerari buruzko informazio ofiziala sekretupean dago 2031ra arte, baina 2020an Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman zion Fonsecari auzi judizialean arakatzeko. Egindako ikerketa horren ondorioz, Fonsecak dio estatu kolpearen egunean, Alfonso Armada jenerala birritan saiatu zela Juan Carlos I.a erregearekin hitz egiten: bat 19:00etan, eta ez zuen lortu; bestea 21:00ean, eta orduan bai, erregeak baimena eman zion PSOE, PCE eta UCDko kideekin eratutako kontzentrazio gobernua proposatzeko. Sabino Fernández del Campo errege etxeko orduko idazkari nagusi zenaren epaiketako deklarazioetan oinarritu da Fonseca ondorio horietara heltzeko.

Fernández del Campok deklarazio judizialean azaltzen duenez, erregeak bere aurrean eman zion baimena Armada jeneralari kongresuan sartu eta gobernu eskaintza hori egiteko. Baina Fonsecak salatzen duenez, bertsio ofizial guztiek ez diote berdina, eta dioenez, Justizia Militarreko Kontseilu Gorenaren epaian azaltzen da Estatu Goreneko Gabeiras jeneralak eman ziola baimen hori Armadari, Guardia Zibileko zuzendari nagusi Aranburu Topetek hala eskatuta. Beraz, Fernández del Camporen deklarazioa gezurtatzen da.

Felipe González lehendakariorde

Armadaren asmoa zen Espainiako Kongresura sartzea eta han bahituta zeuden diputatu eta gobernu buruei eskaintza hori luzatzea. Antonio Tejero Guardia Zibilaren teniente-koronelak eta bere guardiek goizean goizetik hartua zuten kongresua. Baina Armadak ez zuen lortu kongresura sartzea eskaintza hori egitera, esaten denez, Tejerok jakin izan zuenean kontzentrazio gobernuarena ez ziolako horretarako baimenik eman, berak uste baitzuen gobernua junta militar batek osatuko zuela.

Espainiako militarren aburuz, Espainiako Gobernuko lehendakari Adolfo Suarez (UCD) oso urruti ari zen joaten Franco diktadorea hil ondorengo trantsizioan, eta norabide hura geldiaraztea zen estatu kolpearen helburua. Kontzentrazio gobernua militar batek gidatuko zuen, Armadak, eta orduko PSOEko idazkari nagusi Felipe González litzateke lehendakari ordea. Aipatu izan da ere Espainiako erregeak milioi bat dolar eman zizkiola Adolfo Suarezi honek gobernuko lehendakaritza utz zezan.

Zera dio Fonsecak Diario de Noticias-en Jesús Barcos kazetariak egindako elkarrizketan: “Zer gertatuko zen Armadak kongresura sartzea lortu izan balu? Pentsatu nahi dut diputatuek ez zutela onartuko bere proposamena. Bestela, kolpeak arrakasta izango zuen”.

Fonseca ez da kontzentrazio gobernuarena luzatu duen bakarra, kolpe saiakeraren ondorengo egunetatik aipatu zen hori, baina beti egon da zintzilik Espainiako erregeak zein neurritan bultzatu edota baimendu zuen ekimena. Luis María Ansón espainiar kazetari eskuindar beteranoak egunotan esan dituenen arabera, erregeak bazuen horren berri; Ansón orduan EFE albiste agentziako buru zen eta sarritan aipatu da kolpearen aurreko hainbat bilera eta solasalditan parte hartu zuela. Pilar Urbano kazetari eskuindar ezagunak ere tesi horiexek plazaratu zituen jadanik duela hamar urte.

Duela lau urte Roberto Muñoz Bolaños historialariak argitaratutako El 23-F y los otros golpes de Estado (O-23a eta beste estatu kolpeak) liburuan ere, erregearen inplikazio hori azaleratu zen, eta horretan esaten da Espainiako erregeak 23:00etan eman ziola baimena Armadari kongresua sartu eta proposamen hori egiteko. Liburu horretan aztertzen dira 1975 eta 1986 artean Espainian izan ziren estatu kolpe saiakerak eta hemen irakur daiteke liburu hartaz Público-k 2019an argitaratu zuena.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu kolpeak
Estatu kolpeen zerrenda handitzen ari da

Sahelen inguruan azken urte gutxian egon diren estatu kolpeen kopurua deigarria da, eta hori ulertzeko LARRUN honetan aipatu ditugun sakoneko arrazoiei erreparatu diete hainbat adituk. Herrialde bakoitzaren egoera desberdina izan arren, eta azaldutako auziez gain beste hamaika... [+]


Egungo gatazken sustrai kolonialak

Hain zabala baina europar zurientzako hain ezezaguna den Afrikak lerroburuak hartu ditu azken bolada honetan. Liskarrak, hildakoak, Polizia, agintariak, herritarrak, gazteak... egun gutxi batzuetan fokua hara bideratzen da, baina notiziak iritsi bezala badoaz, eta ahazten dira... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Militar talde batek estatu kolpea eman du Gabonen, hauteskundeen ostean

Omar Bongo presidente ohia 2009an hil ondoren bere seme Ali Bongo bilakatu zen presidente. Bongo familia 1967 urtetik dago boterean. Azken hauteskundeak larunbatean egin ziren eta Bongok berriro irabazi zuen iruzur salaketen artean.


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
AEBek Txileko estatu kolpearen inguruko dokumentuak desklasifikatu dituzte

1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]


Eguneraketa berriak daude