Militarrak COVID-19aren aztarnari aritzearen aurka agertu da Sortu Iruñean

  • Espainiako Armadako militarrak Nafarroan aztarnari gisa erabiltzearen aurkako aldarria egin du Sortuk Nafarroan, Iruñeko Refena erakustazokako teilatutik honako testua zuen pankarta zintzilikatuz: “Militarrak kanpora. Inbertsioa behar dugu osasunean, ez militarrak”.


2020ko irailaren 21an - 13:04
Sortuk Refenan astelehen goiz honetan jarritako pankarta. (Arg.: Sortu)

Astelehen goizean egin dute ekintza bi pertsonak eta Sortuk Twitterren adierazi duenez, “pandemiaren aitzakiarekin Espainiako militarrak” nonahi sartu nahi dituzte, “bizitza publikoaren militarizatzea eta Espainiarekiko menpekotasunaren beharra irents ditzagun. Nafarroa Intsumisioaren lurraldea da”.

 

“Lehen, desinfektatze lanak egitera ekarri omen zituzten –jarraitzen du Sortuk–. Oraingoan, COVID-19aren aztarnari lanak egitera omen datoz. Nafarroak hamaika aldiz esan du, ozen esan ere, ez duela militarrik nahi, ez duela militarrik behar. Herritarrak erdigunean jarri behar dira, herritarren zaintza bermatu. Horretarako, osasungintzarako baliabideak behar ditugu, enplegu publikoa sustatuko duten neurriak”.

 

Refena Nafarroako COVID-19aren aurkako borrokaren gune garrantzitsuenetakoa da Nafarroan, martxoaz geroztik bertan ari direlako egiten Nafarroako PCR froga gehienak. Gaur egun Nafarroako Gobernuak baditu 175 bat aztarnari kutsatutako herritarren artean birusaren jarraipena egiteko, baina irailaren hasieran Nafarroako Gobernuak militarrei laguntza eskatu zien birusaren jarraipen lanak egiteko”.

Ahotsa.info-ko bideo honetan ikus daiteke ekintza:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude