Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa altxatzeko. Mendebaldeko herrialdeek genozidioan duten konplizitatea ere azpimarratu dute: "Genozidioa egiten ari den estatu bati armak saltzean, gobernu horiek erantzukizun legal eta morala dute".
"2023ko urriaren 7az geroztik Israelek gerra krimen guztiak salatzen ditugu: garbiketa etnikoa, apartheida, bi milioi palestinar kanporatzeko gosetea metodo gisa eta gure garaiko gerra krimen larriena den genozidioa", adierazi du Judu Antisionisten Kongresuak igandean argitaratutako ohar batean, ekainaren 13tik 15era Vienan milaka judutar eta ez judutar bildu zituen kongresuaren amaierako deklarazio gisa.
Orain arte Israelen aurka zigorrik ez dela jarri gaitzetsi dute kongresuan bildutakoek, nahiz eta Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluaren eta Batzar Nagusiaren ebazpenak "behin eta berriz" urratu dituen. Estatu sionistak eginiko gerra krimenen ondorioz, bi milioi zibil Gazako eremu txiki batean "espetxeratuta" daudela salatu dute oharrean, "ura, elikagaiak, osasun baliabideak eta osasun arreta eskuratzeko aukerarik gabe". Krimen horiek 1948an egiten hasi ziren krimenen zerrenda luze baten azkenak besterik ez direla azpimarratu dute.
Mendebaldearen konplizitatea
Kongresuan bildutakoek jo-puntuan jarri dituzte Mendebaldeko hainbat herrialde –"AEBen, Europako Batasunaren, Erresuma Batuaren, Kanadaren, Australiaren eta Zeelanda Berriaren gidaritzapean"– palestinarren aurkako genozidioan duten "erantzukizun legala eta morala". "Gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimen horiek ez lukete babesik izango Mendebaldeko potentzien laguntza militar, ekonomiko, politiko eta diplomatikorik gabe".
Genozidioa egiten ari den estatu bat "zilegiztatu" eta hari armak saltzean, Palestinaren aurkako sarraskian konplizeak izatea leporatu diote Mendebaldeko potentziei. Gainera, oharrean dei egin diete mundu osoko herrialdeei eta gizarteei "beharrezkoak" diren neurriak hartzeko Gazako genozidioa gelditzeko, Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioarekin dituzten betebeharrak betetzeko.
Mundu osora hedatzeko konpromisoa
Lehen edizioa aurtengoa izan badu ere, Judu Antisionisten Kongresuaren antolatzaileek adierazi dute dagoeneko hurrengo urteko edizioaren prestaketei ekin dietela, eta konpromisoa hartu dute mugimendua Europako herrialdeetatik mundu osora hedatzeko, batez ere Hegoalde Globalera, "mundu osoko ahots antisionistak" barne hartzeko: "Ezinbestekoa da juduek sionismoaren aurka bat egitea leku guztietan, Palestinaren askapenaren aldeko mugimendu globalarekin lankidetzan eta elkartasunean".
Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]
Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.
Global Sumud Flotillan parte hartzen duen Alma itsasontziari drone bidez eraso egin diote asteartetik asteazkenerako gauean, Tunisiako kostan. Aurreko egunean berdina gertatu zitzaion ontzidiko beste itsasontzi bati eta beraz, bi egunetan pairatutako bigarren erasoa da.
Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek, eta bost kide hil dituztela ziurtatu; Qatarreko segurtasun indarretako beste pertsona bat ere hil da bonbardaketan. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso... [+]
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.
Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]