"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Greba eguna izan da gaurkoa Euskal Herriko hezkuntzan; Israelgo Estatuak Global Sumud Flotilla blokeatzeko operazioa hasi eta biharamunean. Ikasle Abertzaleakek (IA) deituta, milaka ikaslek egin dute greba ostegun honetan, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka, eta palestinar erresistentziaren alde. Goizean goizetik hasi dira protesta-ekintzak, IAk hemeretzi herritan antolatu baititu mobilizazioak grebari lotuta.
Hezkuntza ertaineko ikasleek mobilizazioak egin dituzte Altsasun, Arrasaten, Azkoitian, Azpeitian, Beasainen, Eibarren, Elgoibarren, Gernikan, Legazpin, Lizarran, Ondarroan, Oñatin, Tolosan nahiz Zarautzen. Eta gainera, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izan dira ikastetxeetako zein unibertsitateetako ikasleen manifestazioak: milaka lagun atera dira kalera Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Nafarroako hiriburuan, eserialdia egin dute ikasleek Nafarroako Parlamentu aurrean, Israel suntsitzera deituz. Baionan, berriz, arratsaldean egingo dute protesta bat.
"Gaur, Euskal Herri osoko ikastetxeak gelditu eta kaleak hartu ditugu, altu eta ozen esateko: ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", adierazi du grebaren antolatzaileak, IAk.
Babesa ontzidiari eta gaitzespena Trumpen planari
Mugimendu Sozialistako ikasle-antolakundeak behin eta berriz eman dio babesa Global Sumud Flotillari, indar sionistek ontzidia gelditzen bazuten, grebara deituko zuela esanez. Misioak Israelgo Estatuaren blokeo-operazioa jasan eta hurrengo egunean, berriz adierazi dio babes osoa IAk: "Palestina suntsitu nahi dute eta elkartasuna desagerrarazi, baina ez dute lortu eta ez dute lortuko. Aurrean izango gaituzue".
Ohartarazi du "inoizko larriena" dela Palestinako egoera; "70.000 hildakotik gora, beste horrenbeste gosez hiltzen, eta Israel Gazaren aurkako azken ofentsiba burutzen". Horrekin batera salatu du Trumpek eta Netanyahuk aurkeztu duten planaren iruzurra: "Baketik ezer ez du. Gazaren okupazioa burutzeko plan kapitalista bat da. Palestinarrak kontzentrazio-esparruetara bidali eta Gazan hotelak eraikiko dituzte enpresariak aberasteko".
Konplizeak Euskal Herrian: gobernuak eta unibertsitateak
Beste behin ere, Israelgo Estatuak Mendebaldean dituen konplizeak seinalatu ditu IAk. "Mendebaldeko agintarien hipokrisia gogor salatu" du lehenik eta behin, "palestinar estatua sinbolikoki aitortzen duten bitartean", "Estatu Batuen plana babesten" dutelako; "Gaza guztiz okupatzeko plana", alegia. "EAJ, PSOE… aurpegi zuriketarik ez! Bi estatuen konponbidea iruzur hutsa da eta badakizue", gaineratu du.
Ikasleek gogorarazi dute estatu sionistarentzat, "bere biziraupenerako", beharrezkoa dela nazioarteko "instituzio edo enpresen babesa", eta horixe bera ahalbidetzen diotela Euskal Herriko hamaika erakundek eta konpainiak. Hala nabarmendu du: "Euskal Herrian adibide asko eta asko ditugu eta horiek guztiak seinalatu, presionatu eta boikotatu behar ditugu. Bai, zuetaz ari gara; CAF, EHU, Eusko Jaurlaritza, BBVA, Nafarroako Gobernua… Zuek ere konplizeak zarete". Sionistekin "harremanak eten" ditzatela exijitu die berriz IAk.
Israelgo Estatuaren suntsipenaren alde, palestinar erresistentziaren alde
"Palestinak bizirautea nahi baldin badugu, Israelen suntsipena aldarrikatu behar dugu", esan du ikasle-antolakundeak. Bide horretan, estatu sionistaren aurkako boikota egitera deitu du, baita Palestinako erresistentzia babestera ere: "Palestinar erresistentzia defendatu behar dugu. Gaur-gaurkoz, palestinar herria guztiz desagertu ez bada, milaka palestinarrek estatu sionistaren aurka egindako borrokagatik izan da".
IAk ezinbestekotzat hartu du, "mundu osoan milaka eta milaka pertsonak egin bezala, Israelen aurka mobilizatzen jarraitzea", "Euskal Herritik ere Palestina defendatzen ari direnei gure elkartasun osoa bidaltzeko". Horiek horrela, eskerrak eman dizkie gaurkoan grebara batu diren ikasle guztiei, eta dei egin du Palestinarekin Elkartasuna plataformak larunbat honetarako antolatu duen manifestazioan parte hartzera, Iruñean. "Geldirik geratzea ez da aukera bat. Jarrai dezagun genozidioa salatzen eta konplize zikin guztien aurka kaleak hartzen; jarrai dezagun Israel suntsitu arte borrokatzen".
Argazki gehiago Gedarren albistean.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Leherketak barkuetan eta barku inguruetan, drone andana ontziditik gertu, komunikazioan eteteak, ontzietara jaurtitako objektuak… Sumud Global Ontzidiaren aurkako erasoak biziki ugaritu ditu Israelek eta arriskuaz ohartarazi dute bidaiariek. Babesa eskatu diote NBEri.
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte.