Milaka euskaltzale elkartu dira Iparraldeko ikastolen aldeko jaian

  • Jendetza bildu da Senpereko aintziran, Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko festa garrantzitsuenean. Herri Urratseko aurtengo irabaziak Seaska Baionan egiten ari den lizeo berrira bideratuko dituzte, Iparraldean lanbide-heziketa euskaraz eskainiko duen lehena.


2017ko maiatzaren 15ean - 12:12
Arg.: Iparraldeko Hitza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Inoiz egindako apusturik handiena egin du aurten Seaskak. 10 milioi euroko inbertsioa egin du Etxepare lizeoa eraikitzeko, lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehen zentroa Iparraldean.

Ospakizunaren harrera ekitaldian beren kezkak azaldu dituzte Seaskako arduradunek. Herri Urratsek milaka pertsona bildu arren, behar guztiak betetzen ez dituela ohartarazi dute. Proiektua babesteko eskatu diete euskaltzale guztiei, eta inplikatzeko eskatu diote Euskal Elkargoari. Elkargoko eta Jaurlaritzako ordezkariak bertan izan dira.

Herri Urratsek zazpi herrialde irudikatu ditu Senpereko lakuaren inguruan eta egitarau zabala eskaini du, antolatzaileek adierazi dutenez, “belaunaldi guztiei zuzenduta”. Eguraldiak ere lagundu du. Ikastolen Elkarteak adierazi du aurten ere bete direla helburu nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Eguneraketa berriak daude