Mikel Martinez izango da Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteko zuzendaria

  • Mikel Martinez aktorea hautatu dute Eskenako (Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea) zuzendari. Lizarran jaiotako antzezleak zuzendaritza berria gidatzeko ardura izango du gutxienez urtea amaitu bitartean.


2016ko martxoaren 8an - 13:28
Mikel Martinezek "euskal antzerkiaren aldeko militante" definitu du bere burua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lantaldeetan oinarritutako egitura horizontal eta parte hartzailearen aldeko apustua egingo du Eskenak, “sektorearen garapen profesionala sustatzeko”, elkarteak zabaldutako prentsa oharrean adierazi dutenez.

Zuzendaritza berriaren izendapena hausnarketa prozesu “sakon eta iraunkor” baten urrats  bat gehiago da, Eskenaren berbetan. Aldi berean estutasunez eta dinamismoz betetako garaia bizi dugula nabarmendu du Martinezek kargua hartutakoan, eta euskal antzerkiaren aldeko militantetzat jo du bere burua.

Berarekin batera zuzendaritzako kide izango dira Pilar López, Gorka Mínguez, Ana Pimienta eta Idoya Ayestaran. Azken horri egokituko zaio sektorearen hitzarmena negoziatzea. Besteak beste, administrazio publikoarekiko eta antzokiekiko duen bitartekaritza rola indartu nahi du Eskenak.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.