Iruñea: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2025

  • Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4 azkendari, zerbitzaria, banderaria, lantzaria, bi bobo eta 8 arku-dantzari, 60 dantzaritik gorako taldea eta beste 20 musikari, txistulari eta sokazko talde artean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 01ean - 07:17
Azken eguneraketa: 09:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Santo Domingo kalean Sanfermin-en irudiaren aurrean dantzatu ondoren, udaletxe plaza zeharkatu du segizioak eta zubia eta dantza artean iritsi da Aldapako Sanferminen kaperara. Arku-dantzaz gozatu dute bertan bildutako ikusleek eta dantzari, musikari eta ikusleek piperropilak eta moskatela dastatzeko aukera izan dute. Sanferminen irudiari piperropila eskaini ondoren, ezpata-dantza dantzatu da haren aurrean eta prozesioa abiatu da. Udaletxe plazan jendetza zain zen ezpata-dantzariak iritsi direnerako. Zubi, ganbara, arrosa eta parrilla, ezpata-dantzaren figura eta aldaerak dantzatu ondoren, karrika-dantza bizian itzuli da taldea Aldapako Sanferminen kaperara, kapitainaren eta zerbitzariaren arteko dantza eta azken arku-dantzaren ondoren, dantzari, musikari eta inguruko lagun guztiak sokara batu eta harizko taldearen doinura irradakan dantzan borobildu dute ekitaldia.

Irudiak: Oier Araolaza. Iruñea, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza, 2025-09-28.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2025-09-19 | dantzan.eus
Soka-dantza plazaratu dute Mutrikun luzaroan galduta egon ondoren

Gure Ametsa dantza taldeak soka-dantza dantzatu du Kalbario jaietako Piñastegi egunean. Herri osoa mahoiz jantzita esnatu da; portuan da gaurkoan festa. Sardina usaina sumatzen da eta umeak arranplan ari dira jolasean, txirristan. Helduak, berriz, kukainarekin. Bar Puerto... [+]


Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
"Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan"

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


Pepi Arrospide: "Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu"

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]


2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


2024-11-29 | Mikel Serrato
Aramaixo dantzan
MULTIMEDIA - dokumentala

1950eko hamarkadan hasi ziren Lagun Artean dantza taldea osatzen Aramaion, Ramon Ormaetxearen gidaritzapean. Dokumentalean jaso dituzte taldearen ibilbidea, taldeko kideen testigantzak, argazki zaharrak eta egungo irudiak bilduta. 2023ko abenduaren 30ean estreinatu zuten... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-06-09 | dantzan.eus
Lesaka: San Fermin 2024 Ezpata-dantza entsegua
MULTIMEDIA - Albistea

Lesakako ezpata-dantzarien entseguan izan gara. Hilabete daramate astean bitan entseatzen, eta egun handia gainean da: uztailaren 7a, San Fermin eguna. 15 dantzari irtengo dira ezpata-dantzan; titularrak dira, baina jende gehiagok entseatzen du. 2-3 urte entseatzen aritzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!