Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da

  • Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.

     

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 8an - 07:59
Lurdes Iriondo pastoralaren aurkezpena Intza eta Leire Casamajou idazleekin. Xiberoko Botza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Neskenegun arratsan Sohütako gela ttipiegi zen pastoralaren aurkezpen publikoarentako. Datorren urtean Sohüta-Hokiren aldi izanen baita pastoralaren emaiteko, Lurdes Iriondo kantaria izanen delarik gaia. Dantzaz kanpo, aipaldiak oro euskaraz egin dira xuxenezko itzulpena bermaturik zelarik kaskoen bidez.

Intza eta Leire Casamajou  Idazleek Lurdes Iriondo presentatu dute, baita azaldu zentako hautatu zuten eta nola ekarriko duten pastoraleala. Errejent dantza ta kantore eramaileek ere hitza hartu dute besteak beste heien baldintzen orroitarazteko. (Errejenta Battitta Berrogain ; Kantu eramaileak: Pascale Elichondeborde eta Jean Louis Bidabe Aramburu; Dantza eramailea: Fabrice Pinque; Dendarien eramailea: Silvie Etxart)

Lurdes Iriondoren kantore bat behatzearekin bukatu dira mintzaldiak eta denek beren izena emaiteko parada bazuten izan arizale ala laguntzaile gisa parte hartzeko.


Pastorala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...