UGTk oharra zabaldu du esanez hiru sindikatuek bertan behera utzi dituztela hurrengo asterako deitutako hiru greba egunak, “UGTk eskatuta”, baina hori gezurtatu dute ELA, LAB eta ESKk. Enpresa eta “zenbait sindikatu” langileak desmobilizatzeko helburuan eskutik ari direla salatu dute grebaren aldeko sindikatuek. Langileen borrokak enpresak aurreikusitako gidoia eraldatzen ari dela eta “ildo beretik jarraitu” behar dela iritzi diote.
Lantegia gelditu duten hiru greba egun jarraituren ostean, eta hurrengo asterako beste hiru greba egun deituta daudelarik. Ostiral eguerdian enpresak posizioa aldatu eta filtrazioa egin zion El Correo-ri: zuzendaritzak seigarren gauari “uko” egiten zion, eta astearterako negoziazio mahaia deitzen zuen. Sei gauez segidan lan egiteari ezetza eta soldataren igoera KPIren araberakoa izatea da langileek lehen lerrora eraman dituzten bi aldarrikapen nagusiak.
UGTren oharra
Ordu batzuk geroago oharra kaleratu zuen UGT-Mercedesek, zuzendaritzaren erabakia baieztatuz, eta ziurtatuz ondorioz grebak bertan behera utzi zituztela sindikatu guztiek: “Enpresak seigarren gaua baztertzen du bere proposamenetik behin-betirako, plantillaren aldarrikapenari kasu eginez (...) Aldi berean, eta UGTk horrela eskatuta, greba deitu duten sindikatuek hurrengo asteko grebak bertan behera utzi dituztela adierazi dute”.
ELA, LAB eta ESKren gezurtatzea
Ostiral iluntzean komunikatu bateratua zabaldu zuten ELA, LAB eta ESKk, UGTk esandakoa goitik behera gezurtatuz: “UGT gezurretan ari da, bere afiliatuei eta langileei”. “Iparra” erabat galdu duela eta, harremana “ezinezkotzat” ematea erabaki dute hiru sindikatuek. Azaldu dute ostiral eguerdian heldu zitzaiela UGT, CCOO, Ekintza eta Pim sindikatuek (grebak babesten ez dituztenak, eta ordezkaritzaren %55a dutenak enpresa batzordean) akordioa egin dutela zuzendaritzarekin, “langileak kalean zauden bitartean”, baina ez dutela horren edukiaren inguruko “inongo informaziorik”, eta zuzendaritzak ere ez diela ezer esan seigarren gauari uko egiteari buruz.
Akordioa “antzerki hutsa” dela salatu dute hiru sindikatuek. Beren ustetan gehiengo sindikala “bere lorpentzat” saldu nahi du enpresak seigarren gauari uko egin izana, “jakin dakigunean plantillaren meritua dela bere osotasunean, eta gehiengo sindikalak ez duela horren aldeko borrokarik egin. Enpresaren eta zenbait sindikaturen arteko elkar hartze berri baten aurrean gaude”. Elkar hartze horren helburua langileak “desmobilizatzea” dela salatu dute: “Ekainaren 22tik ari dira horretan saiatzen. Enpresa horretan saiatzea ulertzekoa da, ez dena ulergarria da sindikatu batzuek horretan kolaboratzea”. Orain arteko bidean berretsi dira, nolanahi ere: “Gauza bat argi baitago: plantilla aurreko negoziazioetan inposatu zaigun ohiko gidoia eraldatzen ari da, eta ildo beretik jarraitu behar dugu”.
Hurrengo astean hiru greba egun
Hurrengo asteko asteazken, ostegun eta ostiralerako deitutako greba mantentzen dituzte ELA, LAB eta ESKk. Asteartean zuzendaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak, bertan izango direla baieztatu dute, eta gertatzen denaren arabera baloratuko dutela, plantillarekin batera, mantendu edo bertan behera uztea. “Soilik bi aldarrikapen nagusien inguruan –seigarren gaua ez!; KPIaren araberako soldata igoera– aurrerapen argiak egotekotan utziko ditugu bertan behera greba deialdiak”.
Munduan barrena 1.100 langile baino gehiago dituen multinazionaleko enpresariek 39 lagun kaleratu nahi dituzte” Laudion, horrelako kasuetan ohiko bilakatu den hitz magikoaren izenean “produktibitatea hobetzeko”. Egur fabrikako langileek greba mugagabearen... [+]
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Astelehenean elkartu ziren berriro langileen ordezkariak eta Garnica taldeko zuzendaritzako kideak eta, nahiz eta proposamen ezberdinak aurkeztu, konpainiak berretsi zuen bere asmoa dela 39 behargin kaleratzea.
Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak... [+]
1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.
Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.