Txokolate fabrika misteriotsu eta surrealista, pentsamenduarekin gauzak mugitzeko gai den neskato buruargia, amesgaiztoak amets ederrengatik aldatzen dituen erraldoia, munduko ume guztiak akabatzea helburu duten sorginak… Irudimenez, umore beltzez eta txikienenganako konplizitatez betetako istorioak idatzi zituen Roald Dahl idazle britainiarrak, eta haur asko eta asko irakurketara zaletzea lortu zuen, Charlie eta txokolate fabrika, Matilda, Sorginak, Super Azeri edota Erraldoi miragarria bezalako liburuei esker.
Jaio zela 100 urte bete direnean, haren obra landu dute Hondarribiko Talaia ikastetxean, eta erakusketa ere paratu dute alde zaharrean. Liburuaren Eguna abiapuntu hartuta, urtero gairen bat jorratzen dute ikastetxean, eta autore ingelesaren urteurrena primerako aitzakia izan da ikasturte honetarako. Batez ere 8-12 urte arteko ikasleek hartu dute parte. Gela bakoitzak idazlearen liburu bana irakurri eta landu du, eta proposamena ere egin zaie ikasleei: Roald Dahlen pertsonaietako batean oinarrituta istorio berri bat sortzea, gurasoen laguntzaz. “Idazlan bikainak jaso ditugu”, dio Carmen Gutierrezek. Talaiako irakaslea eta ekimenaren bultzatzaileetako bat da bera. Autoreak abildadea zuen umeen lekuan jarri eta istorioak euren ikuspegitik kontatzeko; horregatik, liburuetan erabat murgildu dira Talaiako ikasleak. “Roald Dahlek duen umore ukitua da gehien erakarri dituena, baita helduez egin ohi duen erretratua ere, ez direlako ohiko heldu zentzudun eta orojakileak, alderantziz baizik, eta hori gustuko dute umeek”. Helburua behintzat lortu du proiektuak, irakurzaletasuna sustatzeko akuilu izan delako. Herriko liburutegian ere nabaritu da, autorearen obren eskaera igo egin baita.
“Sekreturik handienak lekurik susmaezinenetan ezkutatuta daude beti. Magian sinesten ez dutenek ez dituzte inoiz aurkituko”
Eskolatik erakusketara
Udal liburutegiarekin elkarlanean, urrats bat gehiago eman eta erakusketa antolatu dute Hondarribiko Kultur eta Turismo Gunean, maiatzaren 30 arte. Kapelak eta mozorroak; txokolate fabrika bat eta Matildaren mundua, plastilinaz irudikatuak; margotutako kartelak eta Roald Dahli buruzko panel informatiboak; idazlea jesartzen zen besaulkiaren kopia bat, gerturatzen direnek bertan eseri eta bisita-liburuan iruzkinak utz ditzaten; Dahlen biografia, olerkiak, ipuinak… narratzen doan ikus-entzunezkoa, paretan proiektatua; Willy Wonka eta Matilda, tamaina handian; trapuzko panpinak, dortokak, karamelu potoa… eta, jakina, liburuak. Hori guztia du erakusketak. Baina “erakusketako altxor handiena” zein den argi du irakasleak: Talaiako haurrek egin dituzten idazlanetako batzuk biltzen dituen liburua. Istorio horietako birekin, gainera, beste liburuxka bat atera eta ikasleei emango diete ikasturte amaieran.
Haurrentzako bisita gidatuak egiten ari dira erakusketan, eta Talaiako ikasleak bakarrik kontuan hartuz, 1.000 gazte gutxienez gerturatu dira dagoeneko, Dahlen unibertso magikoa hurbiletik ezagutzera. Hark zioen moduan, begi distiratsuz egin behar zaio so inguratzen gaituen munduari, “sekreturik handienak lekurik susmaezinenetan ezkutatuta daudelako beti. Magian sinesten ez dutenek ez dituzte inoiz aurkituko”.
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Bikote batek duela kasik hiru urte zabaldu zuen denda Hendaia erdigunean, Errepublika plazan, proiektu independente bat abiatzearen ilusio handiz.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Ane Zubeldiak (Hondarribia, 1994) eta Eider Adeletxek (Pasaia, 1995) osatzen dute Mejillon Tigre kolektiboa. 2016tik 2019ra Autobiographikal saioa egin zuten, hainbat emakume poeten lanak biltzen zituen zuzenekoa; eta ordutik beste hainbat proiektu ere egin dituzte bakarka... [+]