"Maskarada, horixe ari dira antzezten Gipuzkoako Aldundia eta Ehiza Federazioa"

  • Gipuzkoako Ehiztarien Federazioak grebara deitu ditu ehiztariak, Gipuzkoako Aldundiari presio egin asmoz. Ehiztarien argudioak, baina, iruzurra direla salatu du Naturkon talde ekologistak eta datuak eman ditu: hamar urtetan 1.768.567 euroz lagundu du Aldundiak Federazioa.


2019ko martxoaren 20an - 15:27

“Inork oraindik sinesten ote du ehizari jazarri eta oldartu zaizkiola?”, dio Naturkonek. Talde ekologistak gogoratu du urtero 120.000 euroko izendun dirulaguntza ematen diola Aldundiak Federazioari, “musutruk eta inolako esplikaziorik eman behar gabe” eta “natura kontserbatzeko aurrekontuaren kontura”. Kopuru horri gehitu behar zaio ehiza-txapelketetan hiltzen diren eper eta faisaiak ordaintzeko urtero Federazioari ematen zaion 80.000 euroko laguntza. “Ehiza-txapelketen aurretik askatzen dituzte hegazti horiek, punteria fintzeko”.

Xehe azaldu du Naturkonek 2010etik 2019ra Gipuzkoako Ehiza Federazioari Aldundiak eman dion diru publikoa, eta Federazioa gezurretan ari dela salatu du, dirua beren patrikatik jartzen dutela esaten dutenean eta basurderik harrapatzen uzten ez dietela iradokitzerakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ehiza
Otsailaren 4an ehiza-jardueraren aurka mobilizatzera deitu du NAC plataformak

“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako Estatuko beste hiri askotan deitu dituzte mobilizazioak.


2021-10-29 | Leire Artola Arin
Eguzkik salatu du babestutako espezieei tiro egitea arazo kronikoa dela

Talde ekologistak txalotu egin du Jaizkibelgo inguruetan belatz handi bat tiroz bota ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi izana. Agintariei eskatu die zuzenean Fiskaltzan salaketa jartzeko horrelako kasuetan.


2021-09-03 | Axier Lopez
22 ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Animalien Askapen Fronteak

Ehizarako hamabost dorre eta zazpi posturi eraso egin diete Jaizkibel, Jarindo, Kastañarri, Gorbeia, Arrikurutz eta Kintoa mendietan. Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteak hartu ditu bere gain animalien "egoera tamalgarria" eta "ehiztarien... [+]


Eguneraketa berriak daude