Eguzkik salatu du babestutako espezieei tiro egitea arazo kronikoa dela

  • Talde ekologistak txalotu egin du Jaizkibelgo inguruetan belatz handi bat tiroz bota ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi izana. Agintariei eskatu die zuzenean Fiskaltzan salaketa jartzeko horrelako kasuetan.


2021eko urriaren 29an - 12:14
Belatzak babestutako espeziea dira. / Argazkia: Ramon Aranbarri.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteburuan Jaizkibel inguruan belatz handi bat tiroz bota dute eta, Eguzki Talde Ekologistaren arabera, urrian eskopetaz jo duten espezie babestuetako hirugarren animalia da. Oraingo honetan Gipuzkoako Diputazioak neurriak hartu ditu; Jaizkibelgo ehiza-lineako hainbat postu itxi ditu. Eguzki "pozik" dago Aldundiak "behingoz" erantzun diolako azken urteotan taldeak egindako eskakizunari. Halere, azaldu dute litekeena dela urriko kasu pilaketen ondorioa izatea Aldundiaren erantzuna, eta ez "bestelako politika baten abiapuntua".

Eguzkik ohartarazi du babestutako espezieei tiro egitea ez dela "arazo puntuala". Urriaren 6an Errezilen arrano txiki bat eta 16an Seguran elanio urdin bat aurkitu zituzten zaurituta. Jakinarazi dute arranoa hil egin zela eta elanioa Arrano Etxean ari dela osatzen. Talde ekologistak Fiskaltzaren aurrean salatu ditu bi kasuak, tirogileak identifikatzeko asmoz. Halaber, Diputazioari gogorarazi diote ustezko delituen berri izan bezain laster fiskalari eta epaileari jakinarazi behar dietela, kontuan izanik babestutako espezieei eraso egiteak kartzela zigorra ekar dezakeela.


Ehiza kanalean gehiago
2025eko abenduaren 24
Espainiako Estatuko esperientziak
Ahuntzak, astoak eta mastinak otsoa uxatzeko

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...