Bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorrak 117 hegazti harrapari pozoiz hiltzeagatik

  • Kondenatuak Tutera eta Cintruenigoko bi ehiza barrutietako presidenteak eta basozain bat dira. Ehiztariei ehizaki kopurua murrizten dietelako hil zituzten harrapariak.

     


2019ko maiatzaren 17an - 10:45
Hilik agertu zen hegaztietako bat. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

Iruñeko Bigarren Zigor Epaitegiak bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Manuel P.G., Ángel G.J. eta Juan S.M. erriberatarrei. Horrez gain, 67.538,65 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkiote Nafarroako Foru Erkidegoari, eta 5 urtez eta lau hilabetez zinegetikarekin harremana duten arduretarako inhabilitatuak izan dira. Kondenatuek helegitea jartzeko aukera dute.

Epaitutako gertaerak 2012ko apirila eta uztaila artekoak dira. Hainbat ehiza barrutitako basozainek 117 hegazti harrapari eta lau bele aurkitu zituzten hilda epe hartan, desagertze arriskuan dauden harrapari handiak tartean. Ondoren eginiko analisiek jakinarazi zuten eragin azkarreko pozoiek –fentioia eta S-metil-demetoia– hil zituztela hegaztiak .

Hiru pertsona izan dira zigortuak, baina sententziak frogatutzat eman du pozoiketa masiboa lau ehiza barrutietako zuzendaritzek planifikatu zutela; bi Tuterakoak, Cintruenigokoa beste bat eta Fiterokoa laugarrena. Pozoitutako hegaztiak eperren eta erbien harrapariak dira, eta horien kopurua murrizten dute.  Ehiztarien ehizaki nagusiak ere badira eperrak eta erbiak; hori izan zen pozoiketa planifikatuaren zioa.

Epaiketan Ekologistak Martxan, SEO/BirdLife eta WWF elkarte ekologistek akusazio partikular gisa jardun dute. Sententziak tankerako ekintzek eragiten dituzten kalte ekologikoez eta horien ondorio penalez ohartarazteko baliagarriak izatea espero dute.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ehiza
Otsailaren 4an ehiza-jardueraren aurka mobilizatzera deitu du NAC plataformak

“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako Estatuko beste hiri askotan deitu dituzte mobilizazioak.


2021-10-29 | Leire Artola Arin
Eguzkik salatu du babestutako espezieei tiro egitea arazo kronikoa dela

Talde ekologistak txalotu egin du Jaizkibelgo inguruetan belatz handi bat tiroz bota ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi izana. Agintariei eskatu die zuzenean Fiskaltzan salaketa jartzeko horrelako kasuetan.


2021-09-03 | Axier Lopez
22 ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Animalien Askapen Fronteak

Ehizarako hamabost dorre eta zazpi posturi eraso egin diete Jaizkibel, Jarindo, Kastañarri, Gorbeia, Arrikurutz eta Kintoa mendietan. Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteak hartu ditu bere gain animalien "egoera tamalgarria" eta "ehiztarien... [+]


Eguneraketa berriak daude