Otsailaren 4an ehiza-jardueraren aurka mobilizatzera deitu du NAC plataformak

  • “No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako Estatuko beste hiri askotan deitu dituzte mobilizazioak.

Argazkia: NAC plataforma

2024ko urtarrilaren 25an - 11:23

Hamalau urte igaro dira lehendabizikoz NAC plataforma ehiza-jardueraren amaiera eskatzeko kalera atera zela. Aurtengoan, baina, hori ez ezik, ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko dute; izan ere, kideen arabera, animalia horiek baztertzeko azken uneko erabakiak “erabateko babesgabetasunean” uzten ditu. Donostian (Gipuzkoa plazatik abiatuta), Bilbon (Moyua plazatik), Iruñean (Gaztelu plazatik) eta beste 43 hiritan deitu dituzte mobilizazioak, eguerdiko 12:00etan. Beste 26 herrialdek ere bat egin dute deialdiarekin.

Plataformak salatu du ehiza denboraldia bukatzerakoan, ehizarako txakurrak baztertu, abandonatu, hil edo “egoera beldurgarrietan” mantentzen dituztela. Hori dela-eta azpimarratu du animaliok babestuko dituen estatuko lege bat eskatzea beharrezkoa dela, “animalia guztiak babestu ahal izateko”: ehizarako izendatutako txakurrak, animalia basatiak eta ehiza-espezieak barne.

Alderdi politikoei “presio soziala” egin behar zaiela gaineratu du plataformak, eboluzionatu eta egungo gizartearen nahiekin eta beharrekin bat datozen lege berriak sor ditzaten. Legeak “inolako salbuespenik gabe” babestu behar baitira haien esanetan: “Erakundeek biodibertsitateari eragiten dion egoera kontuan hartu beharko lukete, eta hegaztiak eta ugaztunak ere ehiza jardueratik babestu beharko lituzkete”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ehiza
2021-10-29 | Leire Artola Arin
Eguzkik salatu du babestutako espezieei tiro egitea arazo kronikoa dela

Talde ekologistak txalotu egin du Jaizkibelgo inguruetan belatz handi bat tiroz bota ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxi izana. Agintariei eskatu die zuzenean Fiskaltzan salaketa jartzeko horrelako kasuetan.


2021-09-03 | Axier Lopez
22 ehiza dorre eta postu suntsitu ditu Animalien Askapen Fronteak

Ehizarako hamabost dorre eta zazpi posturi eraso egin diete Jaizkibel, Jarindo, Kastañarri, Gorbeia, Arrikurutz eta Kintoa mendietan. Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteak hartu ditu bere gain animalien "egoera tamalgarria" eta "ehiztarien... [+]


2020-08-25 | ARGIA
Ulia mendia ehizarik gabeko eremu izango da irailetik aurrera

2014an debekatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia mendian ehiza egitea, baina legeak zituen akats batzuk baliatuz, epai batek ehiza baimendu zuen berriz ere 2019an. Orain, akatsak zuzenduta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarri du irailaren 1etik aurrera ezingo dela... [+]


2019-10-09 | Axier Lopez
2x1 eskaintza Hego Afrikan: “Ehizatu lehoi bat eta eme bat akabatu opari”

Merkatu eta dendetan objektuekin egiten den gisan, animaliak hiltzen ere eskaintza bereziak egiten dituzte. Afrikan animaliak ehizatzeko enpresa batek lehoietan 2x1 eskaintzen du. Azken urteotan lehoien kopuruak izugarri behera egin badu ere, plazerez hiltzea legezkoa da.


2019-10-02 | Naturkon
Ehizaren kudeaketa (eza) Gipuzkoan

Martxotik hasi eta iraila bitartean Gipuzkoako Ehiztarien Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko tira-bira lotsagarria irakurri eta entzun dugu prentsan. Ohituta gaude baserritar eta abeltzainen interesak aitzakia hartuta lehen sektoreko enpresa eta bestelako... [+]


2019-09-11 | ARGIA
Ehiza-postuak monumentu megalitikoen gainean eraikitzen dituztenen kontra egiteko eskatu dio Eguzkik Nafarroako Gobernuari

Errengako mairubaratz baten gainean, Lesakako udalerrian, Oiartzungo mugan, ehiza-postu bat jarri dutela eta, Eguzkik gauzak argitzeko eta, hala badagokio, erantzuleen kontra neurriak hartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Kultura sailei.


Gipuzkoako Aldundiak ehiza baimendu du Ulian

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurko aldizkari ofizialean argitaratu du aldaketa: bertan behera utzi du Ulian ehizan aritzeko debekua.


2019-05-17 | ARGIA
Bi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorrak 117 hegazti harrapari pozoiz hiltzeagatik

Kondenatuak Tutera eta Cintruenigoko bi ehiza barrutietako presidenteak eta basozain bat dira. Ehiztariei ehizaki kopurua murrizten dietelako hil zituzten harrapariak.

 


2019-03-20 | ARGIA
“Maskarada, horixe ari dira antzezten Gipuzkoako Aldundia eta Ehiza Federazioa”

Gipuzkoako Ehiztarien Federazioak grebara deitu ditu ehiztariak, Gipuzkoako Aldundiari presio egin asmoz. Ehiztarien argudioak, baina, iruzurra direla salatu du Naturkon talde ekologistak eta datuak eman ditu: hamar urtetan 1.768.567 euroz lagundu du Aldundiak Federazioa.


Eguneraketa berriak daude