Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du

  • 2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


2025eko otsailaren 19an - 07:34
Azken eguneraketa: 2025-02-21 08:55
Galeper arrunta. Raniero Massoli Novelli . CC BY 2.0
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Prozesua 2022an abiatu bazen ere, Espainiako Gobernuak galeperra babespeko espezie ez deklaratzea erabaki du astearte honetan, El Diariok argitara ekarri duenez. Galeperraren gaia puri-purian egon da ehiztarien lobbyaren eta antolakunde ekologisten artean.

2022 urtean Espainiako Zientzialarien Batzordeak ikerketa bat burutu eta galeperra galzorian dagoen espezie izendatzea proposatu zuen. Horren aurrean, ehiztarien lobbyak aurkako hainbat lan publikatu zituen eta, Espainiako Nekazaritza Ministerioaren laguntzaz, Zientzialarien Batzordera helarazi zioten informazioa. Komiteak informazioa aztertu ostean, Espainiako Gobernuak adierazi du galeperra ez dela galzorian deklaratuko.

Europa galeperraren ehiza debekatzearen alde

Europako Batzordeak denbora batez Galeperra ehizatzeari uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari 2024 amaieran. Espainiako Nekazaritza Ministerioak ezezko erantzuna eman zion. "Egungo ehiza maila sostengarritasun-mailen gainetik dago", azaldu dio El Diario-ri gaia ikertu duen Ehiza Baliabideen Institutuko kide Carles Carboneras-ek. Aldiz, ehiza lobbyaren esanetan, "galeperraren populazioak egonkor jarraitzen du Espainian". Azken horiei egin die kasu Espainiako Gobernuak.


Ehiza kanalean gehiago
2025eko abenduaren 24
Espainiako Estatuko esperientziak
Ahuntzak, astoak eta mastinak otsoa uxatzeko

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.