COVID-19aren aurkako 241 milioi txerto martxoan iraungiko dira ikerketa baten arabera

  • Erresuma Batuko Airfinity datu analizatzaileak aurreikusi du Europar Batasunak eta G7ko estatuek erositako milioika txerto dosi xahutuko direla erabili aurretik; ohartarazi dute banaketa arazoengatik izan litekeela. UNICEFek jakinarazi du herrialde pobretuek uko egin zietela 100 milioi dosiri abenduan, iraungitze muga laburregia zutelako.

Herrialde pobretuek abenduan 100 milioi dosiri uko egin zieten, iraungitzear zeudelako. / Argazkia: Daniel Irungu, EFE.

2022ko urtarrilaren 28an - 09:22
Azken eguneraketa: 10:28

Estatu aberatsenetako gobernuek xahutu egin dituzte milioika dolar eta euro, COVID-19aren aurkako txertoak erosteko. Erresuma Batuko Airfinity zientzia datuen agentziak kaleratutako analisi baten arabera, martxoan 241 milioi txerto erabili gabe geratuko dira, banatu aurretik iraungi egin direlako. Airfinityko buru Rasmus Bech Hansen-ek arrazoia argitu du: "Zifra horiek erakusten dute mundu osoa txertatzeko arazoa banaketari lotuta dagoela, eta ez hornidurari". Ohartarazi du txerto gehiegi daudela, eta "laster" banatzen ez badira zaborretara bota beharko direla; sei hilabete inguruko iraungitze data dute.

Aurreikuspen hori egin dute kontuan hartuta G7ko herrialdeek eta Europar Batasunekoek (EB) zenbat dosi erosi dituzten, eta, bestalde, zenbat jarri diren, 12 urtetik gorako guztien errefortzu dosi kopurua, zalantzan dauden pertsonena eta beste herrialdeetarako dohaintzak.

Aberatsen soberakinak, pobretuenei

Agentziak gogorarazi du irailean aurreikusi zutela 2021 amaitzerako 100 milioi dosi iraungiko zirela, eta, hain zuzen, urtarrilean UNICEFek jakinarazi duela herrialde txirotuek ukatu egin dituztela 100 milioi txerto baino gehiago, azkarregi iraungiko zirelako. Covax mekanismoaren bidez herrialde pobretuenei txertoak helarazteko bidea irekita dago, baina kontuan izanda herrialde aberatsen "soberakinak" izaten direla dosi gehienak, milioika txerto iraungitzear iristen dira. Matt Linley agentziako analistak azpimarratu du herrialdeek txertoak jasotzerakoan gutxienez bi hilabeteko iraungitze tartea behar dutela, bestela ez baitie denborarik ematen jendea txertatzeko.

Espainiako Estatuan ia milioi bat dosi xahutu dira 2021ean, Eldiario.es hedabideak argitaratu duenez; 934.036 dosi iraungi dira erabili aurretik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude