Mari Carmen Gallastegik eta Pako Etxeberriak Eusko Ikaskuntza 2013 saria jaso dute

  • Donostiako Miramar jauregian jaso zuten saria Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte Kultura sailburuaren eskutik. Haien ibilbidea eta aitzindaritza lana nabarmendu zuten ekitaldian.


2013ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gallastegi eta Etxeberria saria jasotzeko unean (Argazkia: Argazki Press / Juan Carlos Ruiz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria 1995etik banatzen du erakunde horrek, "kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretako pertsona ospetsuak ohoratzearren".

Ekonomia Zientzietan doktore eta Ekonomia Analisiaren Oinarrietan katedradun den Mari Carmen Gallastegik ustelkeriarekin amaitzeko neurrien beharra aipatu zuen saria jasotzean. Ikerbasque zientzia fundazioa “arriskuan” ikusteak arduratuta duela ere azaldu zuen Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohiak.

Pako Etxeberria Medikuntzan doktore da eta auzitegiko mediku gisa egin da ezagun. Atzo bete ziren 30 urte Lasa eta Zabala bahitu zituztela; 1995ean ETAko bi militanteen gorpuzkinak identifikatzeko lanetan aritu zen Etxeberria. ETB2ko El Dilema saioan orduan bizitakoak kontatu zituen atzo:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ikaskuntza
Eguneraketa berriak daude