Ezberdinen arteko konfiantza lantzen jardunaldia burutu zuen ekainaren 16an Eusko Ikaskuntzak, euskararen gaia ere eztabaidetako bat zelarik; haren berri eman ziguten Zabalo, Mateos eta Nausia Eusko Ikaskuntzatarrek hedabideen bitartez (Euskara eta konfiantza Nafarroan).
Euron esanetan, “badago nafar administrazioaren jarduna euskarari egindako erasotzat hartzen duen sektore sumindua, euskal hiztunen eskubideen urraketa salatzen duena”...
Nafarroako euskaldunok ez gara “sektore sumindua”, gizatalde etengabe zapaldua eta baztertua baizik. Nafarroaz zerbait dakienak, ondo daki euskaldunon hizkuntza eskubideak soilik partez daudela bermatuta erreserba “baskofonoan”: Foruzaingoarekin ez, Osasunbidean nekez, eremu pribatuan hemen bai baina hor ez… Zonalde mistoko euskaldunek hizkuntza eskubideak folklore mailan ere ez, eta zonalde “ez euskaldunean” bizi direnak? Badirenik ere ez da kontutan hartzen, “Salamancan baleude bezala”, PSNko gobernukide baten hitzetan.
"Euskara erdaragatik abandonatzera behartzen gaituzte Nafarroa hiru eremutan zatituz, nafar euskaldunontzat suizidagarri den egoera hori irenstera derrigortuz. Gu ez gaude horretarako prest. Eusko Ikaskuntzako kideak bai?"
“Suminduon” lehen aldarria zein den? Euskaldunon hizkuntza eskubideak errespeta daitezela. Espainiar erako “demokraziak” eta Nafarroako alderdi nagusiek, euskara erdaragatik abandonatzera behartzen gaituzte Nafarroa hiru eremutan zatituz, nafar euskaldunontzat suizidagarri den egoera hori irenstera derrigortuz. Gu ez gaude horretarako prest. Eusko Ikaskuntzako kideak bai?
Artikulugileen hitzetan “beste aldean aurkitzen dira euskararen zabalkundeaz mesfidati direnak. Euskararen kontra ez dira azaltzen... euskara nafar hizkuntza da, baina betiere dagokion eremuan”... Bada, “beste aldean” dauden horiek euskararen kontra dihardute amorru biziz, nahiz eta testuinguruaren arabera publikoan ez duten horrela adierazten. Euskara nafar hizkuntza dela badakite, eta horrexegatik lehenbailehen desagerrarazi nahi lukete, ez gaitezen “baskoekin” ezertarako nahas, lehenik erreserba baskofonoan itxiz, ondotik bertatik ere desager dadin hizkuntza. Euskararen erabilerari bide guztiak ixteko lanean dihardute agintetik nahiz auzitegietatik.
Eta aurrerago: “... badaude nolabaiteko konfiantzaren eraikuntza egingarri ikusten dutenak. Ustezko gatazkari garrantzia kendu eta euskararen inguruko kontsentsuak lantzeari ematen diote”.
“Ustezko” gatazkarik ez dago Eusko Ikaskuntzako lagunok, gatazka egiazkoa eta latza baizik.
Ordezkapen prozesua deitzea izango litzateke egokiagoa: Nafarroan (ere) euskara desagerrarazteko prozesu planifikatu eta luze baten azken hamarkadak izan litezkeenaren aurrean gaude, euskaltzaleen artean asko diren arren oraindik egoeraren larriaz jabetu ez direnak.
Izan ere, antza denez bada jende bat “oso baikorra” dena... informazioz urri dabilelako, euskararen ordezkapena bost ardura zaiolako, edo pena pixka bat eman bai, baina horraino.
Azkenik, “hiru gako argitu beharra” ikusten dute Eusko Ikaskuntzako kideek.
Lehen gakoa, “euskara arma politiko gisa erabiltzea zer den zehaztea” bide da.
Euskara arma politiko gisa nazionalismo espainiarrak erabiltzen du, eta zapaltzen gaituen bitartean garrasika dihardu, euskara inposatzen ari garela salatuz. Jasangaitza da, baina horrela da.
Adibidez, Nafarroako lanpostu publiko guztietarako exijitzen da espainiera, eta lanpostu guztietan alemanera, ingelesa edota frantsesa jakiteak puntuak ematen ditu. Euskara oso lanpostu gutxitan baloratu daiteke eta are gutxiagotan exijitu. Horra nola “inposatzen den” euskara Nafarroan.
Bigarren gakoa “eskubideak eztabaidagarriak dira elkarren aurka talka egiten badute” omen. Ezin sinistuta gaude. Ontzat ematen du Eusko Ikaskuntzak lehen eta bigarren mailako “eskubidedunak” daudela? Erdaraz egiteko eskubidea, euskaraz egiteko eskubidearen gainetik dago?
Hirugarren gakoa honakoa omen: “... ez da arriskutsua emozioek eragiten duten grinaz baliatzea, neurriak edo aldarriak proposatzeko orduan, demokraziaren jokoari gailenduz?”
Harri eta zur! Bide arrazional eta demokratiko guztiak urratu ditugu euskaltzaleok gure hizkuntzaren defentsan. Izan ere, emozioen bidetik (eta gezurretan) dihardutenak, euskara erreserba baskofonoan giltzapeturik nahi dutenak dira. Datu eta iritzi arrazoituei iskin egiten diete euskaldunon arerioek. Ez gaitu harritzen, eskuineko nahiz ezkerreko, Espainia uniformearen betiko defendatzaile sutsuak dira.
Zertan ari dira Eusko Ikaskuntzako kideok? Agintari eta erakunde baztertzaile horien jarduna zuritzen, balizko “elkarbizitza” delako baten izen faltsuaren pean?
Menpekotasunean oinarritutako “elkarbizitzarik” ez dago, zapalduari eta baztertuari “sumindu” esaterik ez dagoen bezala, iparra galdu ez badugu behinik behin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]